Giro bikaina aurtengo Gabon errondan

Erronda. Laurogei lagun baino gehiagoko taldea elkartu zen oraingoan gabon errondan parte hartzeko. /  ASIER AZAROLA
Erronda. Laurogei lagun baino gehiagoko taldea elkartu zen oraingoan gabon errondan parte hartzeko. / ASIER AZAROLA

Laurogei bizilagun baino gehiago elkartu ziren abenduaren 24ko goizean herriko etxe eta baserrietan abesteko

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Herriko bi puntu desberdinetatik abiatu zen aurtengoan Gabon erronda, lehenengo aldiz bi taldetan banatuta hasten zelarik. Ba-tzuk Santa Lutzian elkartu ziren betiko orduan, goizean goiz, eta beste batzuk berriz Ezkioko herrigunean goizeko 10:00etan hasi ziren kantuan.

Herriko baserri eta etxe guztiatara heltzeko asmoarekin banatu zen aurtengoan erronda, kamioirik gabe kotxeetan mugituz, bi taldeak eguerdira aldera elkartu zirelarik talde bakar eta eder bat osatuz. Guztira laurogei bizilagun baino gehiago ibili ziren kale eta auzoetan zehar: haurtxo ugari, gazte mordoa eta heldu asko ere elkartu ziren giro ezin hobean herriko kale eta auzoetara gabon abestiak eramanez. Giroa ezin hobea eta eguraldia ere lagun izan zuten egun oson zehar.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos