Gaztain erre festarekin emango diote ongi etorria neguari museoan

Gaztainak. Orain dela urte batzuk, gaztainekin txorimaloak egin zituzten. /  IGARTUBEITI
Gaztainak. Orain dela urte batzuk, gaztainekin txorimaloak egin zituzten. / IGARTUBEITI

Larunbat arratsaldean 4 eta 11 urte bitarteko haurrei eta beraien familiei zuzendutako tailerra egingo da

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Bi dira asteburu honetan Igartubeititik familiei luzatu zaien tailerra eskaintza. Lehenengoa orain dela bi asteburu aurrera eraman zen eta azkena larunbata honetan arratsaldean ospatuko da, lau urtetik gorako haurrak eta beraien familiei zuzenduta degoelarik.

'Artiletik harira' izan genuen azaroko lehenengo tailerra, honetan artile garbia hartu eta haria nola egiten den ezagutzeko garaia izan zutelarik gaztetxoek, beraien gurasoekin batera. Oraingo honetan 'Gaztain erre festa'-z gozatzeko aukera egongo da larunbatean arratsaldeko 16:30etik 18:30era. Aurrekoan bezala, kasu honetan ere lau eta hamaika urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendua izango da.

«Mendeetan zehar, euskaldunen dietaren oinarria izan dira gaztainak. Ba al zenekien gaztainondoetatik trikuak erortzen direla eta barruan ezkutatzen direla gaztainak? Garaian garaikoari eutsiz eta euskal ohitura zaharrak berrituz, Igartubeitin ongi etorria emango diogu neguari, gaztainak danbolinean erre eta ondoren dastatuz», azaltzen dute Igartubeiti baserri museotik.

Dastatzeko irrikitan

Neguarekin batera, ordutegia aldatuko da Igartubeitin: asteartetik ostiralera eta igandeak, goizeko 10:00etatik 14:00etara, eta larunbatak eta jaiegunak goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00ak bitartean. Bisita gidatuak 11:00etan euskaraz, 12:30etan gazteleraz; eta arratsaldeko 17:00etan bisitarien arabera hizkuntza batean edo bestean izango dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos