Fruta kaxak bankutxo ederretan bihurtuz

Taldea. Hamabi emakumek parte hartu dute aurtengo dekorazio tekniken ikastaroan. / ARGAZKIAK GALILEA
Taldea. Hamabi emakumek parte hartu dute aurtengo dekorazio tekniken ikastaroan. / ARGAZKIAK GALILEA

Dekorazio teknikak landuz, proiektu bakarra osatu dute parte hartzaileek, bankutxo dotoreak sortuz

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Uztailan zehar, hiru egunetan hiru orduz aritu dira aurten Dekorazio Teknikak ikastaroan hamabi emakume. Fruta kaxa bat erabiliz, bankutxo dotore bat egitea izan da aurtengo helburua etaarte lan bikainak ikusi dira Anduaga etxeko beheko solairuan.

Lan bakarra aurrera eraman dute aurten ikastaroan, irakasleen esanetan, talde anitza izanik ganorazko pieza bat sortzea baitzen helburua.

Lehenengo egunean egurra dekoratzeko teknikak ezagutu zituzten, bakoitzak zein erabiliko zuen aukeratuz; bigarrenean kaxa lijatu eta kolorea eman zioten; eta atzo, azken eguna izanik bankutxoa osatu eta amaitzea besterik ez zitzaien falta.

Honetarako, tapizatzeko erabili behar zuten oihala ondo luzatu eta bakoitzak egin nahi zuen marrazki edo letren txantiloia aukeratu zuen. Kontu handiz eta mimatuz poliki poliki margotu zituzten oihalak, ondoren bankutxoaren eserlekuaren gainean kokatzeko.

Hasierako kaxa gogoratuz benetan lan ederrak lortu dituzte parte hartzaileek beste urte batean ere gustura aritu direlarik lanean Maite Fernandez eta Helena Herrerosekin, beraien laguntza eta aholkuak jasoz, pausoz pauso helburuak lortuz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos