'Familia eta elikadura eskutik doaz' hitzaldia Goza ostatuan

Goza ostatua. Azaroan egin zen inaugurazioa. /  DV
Goza ostatua. Azaroan egin zen inaugurazioa. / DV

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO EZKIO.

Bertatik Bertarako ekintza gisa, «Familia eta elikadura eskutik doaz» izenburupeko hitzaldia aurrera eramango da gaur arratsaldeko 18:00etatik 19:00ak bitartean herriko Goza ostatuan (Santa Lutzia auzoa).

Amaia Diaz de Monasterioguren nutrizionista izango da ekitaldia aurrera eramango duena, hitzaldi hau bai guraso eta baita bestelako interesdun guztiei ere irekita egongo delarik.

«Gure inguruko baserria, baserritarra eta gure elikatzeko ohiturak. Gure beharrei erantzuten al die? Kontsumitzeko modu berriak, bizitzeko eta antolatzeko erak eta bertako eta garaiko produktuen kabida etxean. Guzti honi buruz eztabaidatzeko aukera egongo da hitzaldian», azaltzen dute Bertatik Bertarako antolatzaileek.

Zaintza

Hitzaldira ospatzen den bitartean eta gurasoen parte hartzea errazteko, haurrentzako zaintza zerbitzu berezia egongo da. Horrela, gurasoak hitzaldian dauden bitartean, Idoia Torregarai umeekin arituko da jolasean: ipuin kontaketa, marrazketak edo dantza ez dira faltako Idoiarekin.

Hitzaldia amaitzerakoan Bertatik Bertarako produktuekin egindako mokadutxoa eskainiko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos