Bi 'Ezkutuko Altxor' ezagutzeko aukera asteburuan Urola Garaian

San Migel. Larunbat honetan parrokiara bisita egingo da eta ondoren Argindegin mokadua. /  DV
San Migel. Larunbat honetan parrokiara bisita egingo da eta ondoren Argindegin mokadua. / DV

Ezkioko San Migel parrokia eta Burdin Arana zaldiz ezagutzeko bisitak, Debagoiena eta Urola Erdikoez gain

DV ALTO UROLA.

Ignaziotar lurraldea sakon-sakonean ezagutzeko aukera ematen duen 'Ezkutuko Altxorrak' bisita gidatuen egitaraua aurrera doa, eta hilabete honetan Urola Garaian kokatzen diren bi ekintzetan parte hartzeko aukera zabaltzen digute, Debagoiena eta Urola Erdiko beste batzurekin batera. Bisita hauek XVI. mendea eta Loiolako San Ignazio ardatz moduan hartzen dute. Oso ezagunak ditugu Loiolako Santutegia, Antioko ermita, Aran-tzazuko Santutegia... Izan ere, ignaziotar lurraldean historia, arte eta kultura arloan aurki dezakegun ondare aberats eta ugariaren harribitxietako zenbait dira hauek. Baina Gipuzkoako Debagoiena, Urola Erdia eta Urola Garaia eskualdeetako XVI. mendeko beste hainbat harribitxi ez dira hain ezagunak: Ezkioko Igartubeiti, Azpeitiko Bakardadearen kapera, Zumarragako San Kristobal ermita edota Arrasaten San Balerio ermita, besteak beste, eta hauek hobeto ezagutzeko aukera zabaltzen digu Ezkutuko Altxorrakek. «Gure eskualdeko baliabide eta museoez gain beste era bateko ondarea balorean jartzea du helburu programa honek eta hilabeteko bigarren asteburuan, Debagoiena, Urola Erdia eta Urola Garaia eskualdeetan bisita gidatuak izaten ditugu. Eden sari europearra jaso duen Inaziotar Lurraldea proiektuaren puntu indartsu bat bisita hauen programa izan da, horrela nabarmendu zutelarik Europatik», azaltzen du Edurne Etxeberriak, Urola Garaiako Turismo Koordinazio eta Dinamizazio Arduradunak.

Ezkio eta Burdin Arana

Maiatzan, Urola Garaiari dagokionez, Ezkioko San Migel parrokia eta Burdin Arana zaldiz (Ormazarreta zalditegiarekin) hobeto ezagutzeko aukera zabaltzen digute.

Larunbat honetan eguerdiko 12:00etan hasiko da Ezkioko San Migel parrokian bisita. Lehenengo elizaren historia eta bitxikeriak azalduko dituzte, ordu beteko bisitarekin gutxi gorabehera, eta hau bukatzerakoan Argindegi Ostatuan garaiko produktuen dastaketa txikia izango da, «zizak eta al-katxofak dauzkagu orain eta han mokadutxo batzuk izango ditugu», dio Etxeberriak. «Helburua, Ezkutuko Altxorrak ezagutaraztea da eta kasu honetan enogastronomiarekin lotzea».

Bisita honen prezioa 2 euro pertsona bakoitzeko izango da eta jubilatuek eta 10 urtetik beherako umeek doan dute bisita. Erreserba egiteko Antioko Turismo Bulegora deitu behar da 943722042 telefono zenbakira, ostirala (bihar) eguerdia baino lehen eta izena eta telefonoa eman. Ondoren taldea irtengo ez balitz turismo bulegotik jasoko dute abisua interesdunek; taldea irtetzen bada berriz, han bertan ordainduko zaio gidari bisita.

Igandean berriz, hilak 13, Burdin Arana zaldiz ezagutzeko aukera eskainiko digute Ormazarreta zalditegikoek (Legazpi). Arratsaldeko 17:30etik hasita, Burdin Haranan zehar zaldiz ibiliz, Ignaziotar Bidearen zati bat egin eta askaria olagizonekin disfrutatzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Ekintza honen prezioa 8 eurokoa izango da.

Bestelakoak

Larunbatean ere, goizeko 9:00etan, Arrasaten mendi-ibilia egiteko aukera egongo da: Anporretako bira, burdinaren bidea; eta arratsaldeko 17:00etan, Azkoitiako Artea eta musika Santa Kutze-ko monastegira egingo da bisita. Igandean berriz, goizeko 11:00etan Aizarnazabal en, San Kristobal baselizara ibilaldi gidatu historikoa egiteko aukera egongo da; eta 12:00etan berriz, Bergarako ondore erlijiosoa ezagutzeko aukera. Honez gain, asteburu honetan ere Azpeitian Inaziotar Bideko Jardunaldi Gastronomikoak izango dira: larunbatean egun osoan zehar plaza, eta igandean goizean.

Aipatu ere, Inaziotar Bideko erakusketa (Antion izan genuena), Azpeitian egon ondoren Arantzazun aurkitzen dela momentu honetan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos