Bi 'Ezkutuko Altxor' ezagutzeko aukera asteburuan Urola Garaian

Igartubeiti. Bisita berezia aurrera eramango da igande honetan eguerdian.
/GALILEA
Igartubeiti. Bisita berezia aurrera eramango da igande honetan eguerdian. / GALILEA

Urretxuko San Martin de Tours eta Ezkioko Igartubeitira bisitak, Debagoiena eta Urola Erdikoez gain

MIRYAM GALILEA ALTO UROLA.

Ignaziotar lurraldea sakon-sakonean ezagutzeko aukera ematen duen 'Ezkutuko Altxorrak' bisita gidatuen egitaraua aurrera doa, eta hilabete honetan Urola Garaian kokatzen diren bi bisitetan parte hartzeko aukera zabaltzen digute, Debagoiena eta Urola Erdiko beste batzurekin batera. Bisita hauek XVI. mendea eta Loiolako San Ignazio ardatz moduan hartzen dute.

Oso ezagunak ditugu Loiolako Santutegia, Antioko ermita, Aran-tzazuko Santutegia... Izan ere, ignaziotar lurraldean historia, arte eta kultura arloan aurki dezakegun ondare aberats eta ugariaren harribitxietako zenbait dira hauek. Baina Gipuzkoako Debagoiena, Urola Erdia eta Urola Garaia eskualdeetako XVI. mendeko beste hainbat harribitxi ez dira hain ezagunak: Ezkioko Igartubeiti, Azpeitiko Bakardaaren kapera, Zumarragako San Kristobal ermita edota Arrasaten San Balerio ermita, besteeak beste, eta hauek hobeto ezagu-tzeko aukera zabaltzen digu Ezkutuko Altxorrakek.

Azaroak 11, larunbata
San Martin de Tours (Urretxu), Joxe Aranaren altxor ezkutuak (Eskoriatza), Aizarnazabaletik San Kristobal ermitaraino (Urola Erdia).
Azaroak 12, igandea
Igartubeiti (Ezkio), Antzuolako altxor ezkutuak (Debagoiena), Zestoako gune historikoa (Urola Erdia).

Maiatzean berriro hartu zuten martxa bisita hauek eta hilabetero bost bat altxorrez disfrutatzeko aukera izan dugu. Azaroari dagokionez, sei dira aurrerantzean izango ditugun bisitak, hauetako bi Urola Garaian kokatuz: Urretxuko San Martin de Tours eliza eta Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoa.

'Ezkutuko Altxorrak' egitarauak bisitariari aukera ematen dio gure lurraldeari estuki lotutako eta normalean ikusten ez diren baliabide historiko, artistiko eta kulturalak ikusi, ezagutu eta interpretatzeko, bai ez daudelako jendearentzat irekiak, bai ez dagoelako haiek erakusteko giza-baliabideedo baliabide materialik.

Hilabete bakoitzeko asteburu bat aukeratu eta bisitaz jozten dute antolatzaileek, azaroan hilak 11 eta 12an aurrera eramango direlarik. Larunbatean goizeko 12:00etan hasiko dira bisitak, bailara bakoitzeko bana: Eskoriatzako Joxe Aranaren altxor ezkutuak (Debagoiena), Aizarnazabaletik San Kristobak ermitaraino ibilbidea (Urola Erdia), eta Urretxuko San Martin de Tours (Urola Garaia).

Igandean, berriz, eguerdiko 12:30ean hasiko dira bisitak, honetan ere hiru izango direlarik: An-tzuolako altxor ezkutuak (Debagoiena), Zestoako gune historikoa (Urola Erdia), eta Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoa (Urola Garaia).

Abenduan, urtea amaitzeko, bisita ugari izango dira bost egunetan zehar, eta gure bailarari dagokionez bi aukeratu izan dira: Ezkioko San Migel eliza eta Zumarragako San Kristobal ermita.

Bisita gidatuak aldez aurretik eskatu beharko dira, eta azaroako bisiten erreserba egiteko azken eguna ostiraleko 12:00ak izango da, beraz larunbata honetan Urretxuko San Martin de Tours, edo igandean, Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoa bisitatu nahi dutenek ostiraleko eguerdirarte dute erreserba egiteko aukera.

Bisiten prezioa 3 eurokoa izango da, hamabi urte arteko haurrek eta jubilatuak dohain. Bai informazio gehiago jasotzeko edo erreserbak egiteko: info@tierraignaciana.com helbidera idatzi edo hurrengo telefonoetara deitu: 943796463 (Debagoiena), 943722042 (Urola Garaia), 943 851100 / 943151878 (Urola Erdia).

Fotos

Vídeos