Ezin hobea izan da asteburuko jai giroa

Gustura. Txikienak euren animali bikotea bilatzen jolasean, eta gazte eta helduak herri kirol desafioan./
Gustura. Txikienak euren animali bikotea bilatzen jolasean, eta gazte eta helduak herri kirol desafioan.

Herri bazkariak heldu, gazte eta haurrak bildu zituen, azken hauentzako jolas ugari egon zirelarik; eta kirolak ere bere leku nabaria izan zuen

M. GALILEA EZKIO.

Jai giro ederrean jarraitu zuten Ezkion San Migel jaiek asteburuan. Larunbatean, ume, gazte eta heldu ugari elkartu zituen herri bazkariaren ostean, adin guztietako haurrak bildu eta jolasak hasi ziren. Txikienak euren animali bikotea bilatzen zuten bitartean, helduenek auzoan zeharreko gynkanan aritu ziren gustura.

Igande goizean Izazpiko igoerak erakarri zituen guztien begiradak. Izan ere, finko bilakatu den ekintza dugu hauxe, aurten ia 30 parte hartzaileekin. Gizonezkoetan, Ander de Luis Cabezón izan zen txapelduna 36'37''ko denborarekin, eta ondoren Iñaki Arriaran eta Imanol Kañamares ritsi ziren helmugara; eta emakumezkoetan, berriz, Ainhoa Unanue izan zen txapelduna 49'16''ekin, eta jarraian Ione Cerezo eta Ainhoa Matxinandiarena. Herriko gazte eta helduen arteko herri kirolak izan ziren eguneko beste osagaietako bat.

Gaur, San Migel eguna izanik, meza izango da dute 12:00etan eta ondoren mokadutxoa. 17:00etan 'Mamuak eta beste auzokide batzuk' ipuin kontaketa eskainiko du Nerea Ariznabarreta ipuin kontalariak,; 3 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzenduta. Amaitzeko, trikitilariak eta Maialen Akizu eta Beñat Torres bertsolariak izango dira.

Temas

Ezkio

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos