Euskararen erabilera herriko kaleetan ia %89ra iristen da

Herritarrak. Ezkioko bizilagunak herriko jaietan solasaldian. / GALILEA
Herritarrak. Ezkioko bizilagunak herriko jaietan solasaldian. / GALILEA

Datuak uztailean zehar jaso zituzten bi herritarrek eta hartutako lagina guztira 2.737 bizilagunena izan da

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Euskara Ezkioko kaleetan zenbateraino erabiltzen den jakin ahal izateko, zeintzuk erabiltzen duten, zertarako... datu bilketa bat aurrera eraman zen aurreko urteko uztailean eta emaitzak mahai gainean ditugu dagoeneko, herritarren ia %90 euskaraz aritzen delarik.

Datu bilketa herriko bi pertsonek aurrera eraman zuten, jasotakoarekin Uemak txosten bat osatu zuelarik. Txosten honen emaitzak positiboak dira baina beti ere zaindu beharreko datuak direla aitortzen dute Uematik: «Datuak onak dira, baina zaindu beharrekoak !!», kontatzen du Marilu Pildain zinego-tziak.

Kale-neurketa datu hauen bilketa aurrera eramateko 2.737 biztanlek osatu dute lagina, eta kale-erabilera orokorrari dagokionez, honen %88,60k egiten du euskaraz, %11,4k berriz gaztelaniaz hitz egiten duelarik (ez da beste hizkuntzarik erabiltzen). Datuak adinaren arabera aztertzen badira, gazteak dira gure hizkuntza gehien erabiltzen dutenak, %94,7rekin; jarraian haurrak, kopuruaren %92,6rekin; adinekoak %91,7rekin; eta azkenik helduak %81,5rekin. Adinaren arabera topatzen da kale-neurketa honen guztiaren daturik altuena gazteleraren erabileran, konkretuki helduen %18,5 hizkuntza honetan aritzen delarik.

Sexuaren arabera sailkatuz, nahiz eta diferentzia txikia izan, emakumezkoak gehiago egiten dute euskaraz gizonezkoak baino, lehenengo hauen %89,9 euskaraz aritzen delarik, eta gizonezkoen %86,2.

Azkenik, eta jasotako datu guztien artean altuena haurren eskuetan dago, hauek beraien artean euskaraz ia beti egiten dutelarik %97,7 batean; nagusien artean datu hau hamar puntu txikiagoa da %87,30rekin; eta nahasian begiratuz gero %89,20 aritzen da euskaraz. Dudarik gabe Ezkio herri euskalduna dugu biztanleriaren gehiengoa kalean ere euskara erabiltzen duelarik, eta hizkuntza ikasteko ahaleginak ere egiten dira, hauen artean adibidez, bultzatzen diren euskara ikastaroak direla.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos