Borrar
Irakurle taldea. Hamar bat lagun elkartu ziren igandeko topaketan, irakurle taldearen lehenengoa izandakoa. PILARE MUXIKA
Euskararen Eguna irakurketa saio batekin ospatu dute itsasoarrek

Euskararen Eguna irakurketa saio batekin ospatu dute itsasoarrek

Hamar bat lagun elkartu ziren lehenengo topaketa honetan. Hurrengoa hilaren 26an egingo da

MIRYAM GALILEA

ITSASO.

Martes, 5 de diciembre 2017, 00:21

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Igandean, abenduak 3, ospatu genuen Eukararen Nazioarteko Eguna eta honekin bat eginez irakurketa saioa antolatu zuten itsasoarrek goizean, hau Udal Aretoan aurrera eraman zelarik.

Hamar bat lagun elkartu ziren igande goizean liburu baten inguruan. Uxue Alberdiren 'Aulki bat elurretan' izan zen aukeratutakoa saio hauei hasiera emateko eta gustura aritu ziren parte hartzaileak.

«Itsason ere ez genioke egun honi hutsik egin nahi eta ekitaldi xume bat antolatu genuen iganderako, euskararen erabilera eta euskara bera sustatzeko asmoz», azaltzen dute Udal Batzordetik.

Ekitaldia amaituta, taldeko argazkia egin, hau oso aproposa elurretan eta aulki bat erdian, eta guztiak liburua eskutan joan ziren etxera. Ekitaldi honek helburu bikoitza izan du. Alde batetik, Uxue Alberdiren 'Aulki bat elurretan' liburuaren talde-irakurketa saioa aurrera eraman zen goizean Udal Aretoan; eta bestetik, euskal literaturari ateak irekitzeko asmoz, Itsason irakurle taldea eratu zen, hau tarteka bilduko delarik. Hurrengo hitzordua abenduaren 26an ospatuko du irakurle taldeak, arratsaldeko 18:00etan: «Solasaldian norbait gehiagok parte hartu nahiko balu, esan dezala, liburu pare bat geratu baitira oraindik eta eskura daitezke», azaltzen dute antolatzaileek.

Nazioarteko Eusko Ikaskuntzak horrela aldarrikatuta, 1949. urteko abenduaren 3an ospatu zen lehenengo aldiz Euskararen Eguna Euskal Herrian eta hemendik kanpo ere (Parisen, Mexikon, Buenos Airesen, Caracasen, New Yorken eta beste hainbat lekuetan).

1995. urtean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu egin zuten. Harrezkero, urtero egin da egunaren ospakizuna, aurten itsasoarrek honekin bat egin dutelarik.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios