Etxebizitzen politika berriari buruz hitz egiteko bilera

Udaletxeko aretoan aurrera eramango da bilera. / DV
Udaletxeko aretoan aurrera eramango da bilera. / DV

Herritar interesatuei luzatzen zaie deialdia, hilaren 22rako, arratsaldeko 19:00etan herriko udaletxean

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO EZKIO.

Gai garrantzitsua izan da beti herrian etxebizitzen ingurukoa, orain arte zeuden beharrak aztertuz etxebizitzen politika bat aurrera eraman delarik Ezkion. Azken etxebizitzak eraiki zirenetik urteak igaro dira eta berriro ere gai honi heldu eta herritarrekin elkarlana bultzatuz, hau jorratzeko bilera bat aurrera eramango da hurrengo astean.

«Udalaren kezkatako bat etxebizitza gaia dela eta, ahalegin bat egin nahi dugu etxebizitza politika egoki bat gauzatzeko eta horretarako herritarren iritzia kontutan hartu nahi dugu, dauden beharrak ezagutzeko», diote Udaletik.

Aurreko urteetan Udalak bultzatu ditu tasatu motako etxebizitzak egiteko proiektuak, eta horren ondorioz etxebizitza erosteko garaian abantailak lortu dira herriko bizilagunentzat.

Etorkizunean gai honi buruz zer egin eta abarri buruzko hausnarketa bat egiteko beharra ikusten dute Udalekoek, besteak beste, gaur egun dauden beharrak ezagutu eta aportazioak jasotzeko, eta horretarako «ezinbestekoa jotzen da herritar interesatuekin bilera bat egitea», diote.

Beraz, gaiak duen garrantzia ikusirik, biltzeko deialdia luzatu dute, topaketa Ezkioko udaletxean aurrera eramango delarik hilaren 22an, ostirala, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos