Etxe eta baserri guztietara iritsiko dira kantuak hilaren 24an

Taldea. Adin guztietako herritarrak elkartzen dira urtero Gabon erronda egiteko. / GALILEA
Taldea. Adin guztietako herritarrak elkartzen dira urtero Gabon erronda egiteko. / GALILEA

Bi taldetan banatuko dira herritarrak, egun honetan etxe eta baserri guztietara gabon kantuak iritsi daitezen. Aurtengo errondan berrikuntzak egongo dira bi puntu desberdinetatik abiatuz

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Hotza, elurra, euria... denetarik izan da aurreko abenduaren 24an, baina eguraldia ez da oztopo izan eta urtero herritar talde handia bildu izan da goizeko lehenengo orduan gogotsu Gabon errondarekin hasteko. Aurten ere kantuz beteko dituzte kaleak baina berrikuntza batzuk egongo dira antolamenduan, erronda bi puntu desberdinetatik abiatuz.

Talde ederra elkartzen da urtero Ezkion Gabon errondan parte har-tzeko, haur, gazte eta helduek 50 lagun baino gehiagoko talde ederra osatuz. Kopuru eder hau kontutan hartuz eta herriko etxe eta baserri guztietara heltzeko asmoz, aurten bi taldetan banatu eta errondaren ibilbidea apur bat aldatzea pentsatu dute.

Aurreko asteko ostiralean aurrera eraman zen entsegua, aurtengo bakarra, errondako abesti eta koplak gogoratzeko eta hau amaitzerakoan erabaki zuten parte hartzaileek ibilbide eta planteamendu berria. Orain arte kamioian mugitu izan dira herriko puntu batetik bestera baina oraingoan beste modu batera egingo dute, bi taldetan banatuz, eta herrian zehar mugitu behar direnean kotxeak erabiliz.

Ibilbidea

Hilaren 24an goizeko 8:30etan Udaletxe aurrean elkartuko da lehenengo taldea, orain arte egin izan den bezala, hauek Zela baserritik beherako etxeetara kantuak eramango dituztelarik. Bigarren taldea goizeko 9:45ean elkartuko da Ezkioko gunean, 10:00etan errondarekin hasiz; hauek herrigunea eta Ezkioko bideko baserrietan zehar arituko dira kantari.

Eguerdira aldera, 11:30ak 12:00ak bitartean bi taldeak Anduaga tabernan elkartuko dira, bertan mokadutxoa egiteko. Hortik aurrera kotxeak utzi eta Txipi baserritik udaletxeraino oinez egingo dute kantu eskea, Ezkioko baserri eta etxe guztietan abestuz eta erronda amaituz.

Gabon erronda herriko txoko guztietara iritsi eta ondo irten dadin, elkartze orduak errespetatzea eska-tzen dute antolatzaileek, parte har-tzera ere animatuz. Gabon zorion-tsuak pasa!

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos