Errigora ekimenaren kutxak eskatzeko azken eguna gaur

Eskariak, udaletxean. / GALILEA
Eskariak, udaletxean. / GALILEA

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Errigora ekimena gure artean da aurten ere eta Ezkioko Udalaren eskutik bi kutxa desberdin, zuria edo beltza, eskuratzeko aukera zabaltzen zaie herritarrei, eskariak egiteko epea gaur bertan amaitzen delarik.

Aurtengoan ere produktu desberdinez osatutako bi kutxa proposatzen dituzte Errigoratik. Lehenengoa Kutxa Zurian dugu, honetan orburuak, zainzuriak, pikillo piperrak, ardoa, ozpina, melokotoia almibarrean, pasta, arroza, pikillo piper mamia, patxaran pastak, molineritoak, tomatea olioarekin eta teilak ditugu. Kutxa Beltzan berriz, orburuak, zainzuriak, pikillo piperrak, ardoa, ozpina, melokotoia almibarrean, potxak, aran marmelada, mahats zukua, almendrak, oliba olioa, pikillo saltsa eta kardoak aurkitzen dira.

Kutxa zuria, beltza edo biak eskuratzeko aukera amaitzear dago gaur azken eguna izanik. Kutxa bakoi-tza 50 euroko prezioa du eta eskaera egiteko Ezkioko udaletxera deitu beharko da 943 72 13 03 telefonora eta izena eta telefonoa eman. Eskaera egiterakoan kutxa zuria ala kutxa beltza ala biak nahi diren esan beharko da.

Helburua

Errigora ekimen honek bi helburu ditu. Alde batetik, Nafarroa hegoaldeko laborantzako elikagaiak zuzenean gure etxera ekartzea dago; eta bestetik, dirua biltzea Nafarroa hegoaldeko euskararen normalizaziorako: aurten Lodosa, Tutera eta Vianako ikastolen biziraupenerako, Erriberako AEK indartzeko eta D ereduko lerroak babesteko eta zabaltzeko dinamikak biderkatzeko erabaliko delarik.

Fotos

Vídeos