Borrar
Kabalgata. Urteak dira parte hartzen dutela. IBUR
Erregeen Kabalgatan parte hartuko dute aurten ere Iburreko zaldiek

Erregeen Kabalgatan parte hartuko dute aurten ere Iburreko zaldiek

Arratsaldeko 14:00etan hasiko da Heraldoa Ormaiztegin eta 18:00etan abiatuko da Erregeen Kabalgata

MIRYAM GALILEA

ITSASO.

Jueves, 4 de enero 2018, 00:08

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gabonetan zehar ospakizun desberdinak aurrera eramaten dira herrian, Olentzeroa atarian kokatzea, aurten Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, Gabon erronda, Musika emanaldia... baina urtea hasi berri eta Errege Eguna gertu dugula, inguruko herrietara gerturatzen dira bizilagunak Erregeen Kabalgata ikusteko asmoarekin, bertan ez baitago.

Gertutasunagatik izango da, itsasotar asko Ormaiztegira gertura-tzen dira Errege bezperan ospakizun berezi honetaz gozatzera, Kabalgata honetan gainera herriko Ibur Hipika klubekoek parte hartzen dutelarik.

Badira urte dexente Ormaiztegin ospatzen den Erregeen Kabalgatan, eta honen aurretik arratsaldeko lehenengo orduan aurrera eramaten den Heraldoan parte hartzen dutela Ibur Hipika Klubeko zaldiek, eta oraingoan ere hitzordua beteko dute.

Abenduan zehar ekintza ugari aurrera eraman dira Itsasoko zalditegian: jolasak, ibilaldiak, ospakizunak... eta urtea hasi berri dela, urte beteko programa luzea esku artean dutela, Erregeen Kabalgatan parte hartzea dute beraien lehenengo ekintza, honetan oso gustura ari-tzen direlarik.

Egitaraua

Arratsaldeko 13:00etan hasiko dira Ormaiztegin ekintzak, bertan sei urtetik gorako haurrek taloak egiten ikasteko aukera izango dutelarik. Jarraian, urtero bezala, Erregeen Heraldoa hasiko da.

Ibur Hipika Klubeko zaldiak izango ditugu orduan protagonisten artean, arratsaldeko 14:00etatik aurrera Ormaiztegiko kaleetan zehar Erregeen etorreraren berri emateko. Musikaz lagundurik, kalez kale desfilean gustura parte hartuko dute honetan ere zalditegikoek.

Pregoiarekin amaitu eta atsedena hartu ondoren, gaua sartu bezain pronto Erregeen Kabalgata hasiko da, arratsaldeko 18:00etan hain zuzen.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios