Errege Eguneko opari ederra izan zen elurra

Paisaia. Itsaso herria lanbroa artean. /  MAITE SALUTREGI
Paisaia. Itsaso herria lanbroa artean. / MAITE SALUTREGI

Denbora eskasean zuriz jantzi ziren larunbatean herriko etxe, baserri, bide eta errepideak

MIRYAM GALILEA ITSASO.

Lehenengo malutak goizean erori ziren larunbatean. Maluta potolo eta sendoak, minutu gutxita zorua zuritu zutenak, eta egun osoan zehar horrela jarraitu zuen eguraldiak, berriro ere herriko kale, auzo eta mendiak zuri zuri ikusteko aukera eskaini zigularik.

Hain azkarra izan zen elurtea kaleekin batera errepideak ere estali egin zirela. Egun aproposa etxean bero egoteko, baina errepide eta bideak estaltzearekin batera elurra kentzeko makina erabili behar izan da asteburuan, honek bai Itsaso eta baita Ezkioko bideak ere garbi utzi dituelarik.

Bigarren elurtea izan dugu asteburukoa, gehiagoarentzat ongi etorria eta Gaboneko oporrekin bat egin duena; gaztetxoentzat, jolasteko aukera bikaina.

Hurrengo egunei dagokienez, euria izango dugu baina ez elurra, behintzat momentuz.

Traste zaharrak

Sasieta Mankomunitateak hilabetero jasotzen ditu herriko traste zaharrak eta urtarrilan hilaren 25ean izango da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos