Epaiketak hauteskundeak baino lehen egingo dira

Itsaso. Herriko plaza elizatik, ostatua eta udaletxea. /  GALILEA
Itsaso. Herriko plaza elizatik, ostatua eta udaletxea. / GALILEA

GALILEA ITSASO.

Urtarriletik aurrera udalerri bat bezala funzionatzen hasi ziren Itsason, eta prozesuarekin aurrera eginez, Madrilgo entidadeen erregistroan inskribatzeko momentua iritsi zen; orduan jaso zuten ezezkoa. Itsasok bere aldetik errekerimendua egin zuen, eta Diputazioak bestetik, errekurtsoa jarri; uztailan, bi kasuetan, ezezkoa etorri zen.

Ezezko hori jasota epaiketak ospatu arte itxaron beharra dago. «Berez beraiek ez dira balorazioetan sartzen, ez dute esaten arrazoirik ez daukagunik ere, esaten dutena da epaileek esango dutela arrazoia daukagun, beraz itxarotea besterik ez dago», dio Gorka Sasieta Itsasoko Udal Batzordeburuak.

Horrez gero bi epaiketen zai daude: «Bilbon eta Madriden. Euskadiko Auzitegi Nagusian egiten den epaiketa aterako balitz, eta abokatuak nahiko optimista dira, automatikoki besteak inskribatu beharko gintuzke. Bilbon auzitan dagoena da Diputazioaren Dekretu Foralarena; Diputazioak udalerria izendatzeko eskumena duen edo ez; beraz, baiezkoa balitz horrekin nahikoa izango litzateke», dio Sasietak.

Horrez gero itsasoarrak bi epaiketen zai daude etorkizuna apur bat argitzeko, baina lasai daude hauek: «abokatuak baikorrak dira eta epaiketak hurrengo hauteskundeak baino lehen izango direla uste dute», kontatzen du batzordeburuak.

Fotos

Vídeos