Elurrarekin hasi eta amaitu da otsaila

Herria. Herriko teilatu eta bideak zuri zuri. / ANA TAFALLA
Herria. Herriko teilatu eta bideak zuri zuri. / ANA TAFALLA

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Espero bezala guztiz zuria esnatu zen atzo Ezkio, bide, errepide eta etxeak neguko paisai zoragarria osatzen zutelarik. Bai goiko eta baita beheko auzoan ere elur kapa politaz gozatzeko aukera egon zen, ordu gutxitan hau ia guztiz desagertu arren. Herriko aguazilak lan handia izan zuen goizeko lehenengo ordutik, herriko bideak zurituta, elurra mara mara jarraitzen zuelarik; hotza ere izugarria. Horrela, goizeko 6:00etan hasi zuen bere lana, traktorean elurra kentzeko pala kokatu eta herriko bideak garbitzen hasi zelarik. Eguerdi aldera egin beharreko lana amaituta zegoen.

Eguraldiaren iragarpena esan bezala hotz handiarekin eta elurtearekin hasi genuen eguna, hori bai, behin garbituta, goizeko hamarrak aldera, poliki poliki elurra urtzen hasi eta arratsaldeko lehenengo orduan herriko kaleak guztiz garbiak zeuden. Hilabetea hasi bezala, elurrarekin ere amaitu da, hurrengo egunetan eguraldiak hobetuko duelaren zai. Bitartean, elurraz disfrutatzeko aukera eskaini zaigunez, norberak gustuko duen moduan gozatu dezala.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos