Ekintza ugarirekin hasi dute ikasturtea Ibur Hipika Klubean

Lehiaketa. II. Cavaletti lehiaketa jokatuko da Iburren hilabete honetan.
Lehiaketa. II. Cavaletti lehiaketa jokatuko da Iburren hilabete honetan. / IBUR

Irailean II. Cavaletti lehiaketa eta eskola kirolaren hasiera izango dira; aurrerantzean, Halloween, danborrada edo pintxo potea

MIRYAM GALILEA ITSASO.

Ekintzez josita, urteko planarekin aurrera doaz Iburren. Udako oporretan irteera eta jarduera desberdinak aurrera eraman ondoren, gogoz hasi zuten ikasturte berria eta hemendik abendura arte zaldiz ederki pasatzeko aukera eskaintzen diete gerturatu nahi dien guztiei.

Ikasturte berriarekin indar berrituta etorri dira Ibur Hipika Klubekoak, gaztetxoei zuzendutako ekintzei dagokienez lehenengo egunetik Eskola Kirola eskaintza zabalduz abididez. Honetan irailaren 1etik hasi eta ekainaren 30era arte zabaltzen da parte hartzeko aukera. «Eskola kirola Diputazioak antola-tzen duen ekintza da eta kirol guztien eskaintza ikastetxe guztietara zabaltzen da, halere hipikarena ez da hain arrunta eta beharbada Gipuzkoan ez dago ohitura handirik», diote Iburretik. Hala ere, hirugarren urtea da eskaintza hau zabaltzen dela Iburretik eta orain arte talde polita bildu izan da. Ikastaro honetan zaldiari buruzko ezagutza morfologikoa ikasten dute, zaldiaren garbiketa eta mantenua, zaldiaren gaineko oreka; eta azkenik, zaldiz ibiltzea: pausoan, trotean eta galopearen hastapena. Eskola Kirolako klaseak 8-18 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta daude, hamar ordu izanik.

Bestalde, hilabete honetan ere II Cavaletti lehiaketa aurrera eramango da Iburren, hilaren 30ean konkretuki eta honetarako ere entrenatzen hasiak dira. «II. Cavaletti lehiaketa goizeko 11:00etatik 13:00etara aurrera eramango da hiru froga ezberdinekin eta saria lehenengo hiruek jasoko dute», diote Iburretik. Lehenengo frogan 10 zm-ko cavalettiak pasako dituzte; bigarren frogan 30zm-koak eta hirugarren eta azkenan 50 zm-ko cavalettiak. Gainera, lehiaketa amaitu eta bazkaria jokatuko dute bertan: entsalada eta oliaskoa.

Hurrengo hilabetetarako ere planak dituzte Iburren, urrian adibidez Halloween eskaera aurrera eramango dute aurten ere; azaroan Ormaiztegiko danborradan parte hartuko dute; eta nola ez abenduan, urtea amaitzeko, pintxo-potea aurrera eramango da zaldiz. Gogoratu antolatutako ekintzak, norberari egokitutako ibilbideak eta bestelako ekintzak egiteko aukera zabaltzen dela Iburren, bertara deitu eta adostuz (663 06 00 11 edo 655 73 53 00).

Eskaintza

Ibur Hipika Kluba oso familiarra da eta bakoitzaren beharretara egoki-tzen saiatzen dira beti, ordutegia eta norberaren nahia aztertuz. Astean zehar jende gutxiago gertura-tzen da eta hauekin hitz egiten moldatzen dira. «Asteburuetan berriz, goiz-arratsalde eta behar dena», dio Erzillak. Zaldi zaleek Iburrera deitu eta zer egin nahi duten azaltzen dute. Orduan, zaldiekin ibilitako orduen eta trebeziaren arabera paseoak edo egun pasak egokitzen dituzte. Lehenengo pikaderoan ibiltzen dira konfidantza hartzeko eta ondoren paseora irten. Kaskoa erabiltzea derrigorrezkoa da eta bizkarra babesteko txalekoa jartzeko aukera ere badaho (haurrak beti). Haurren adin minimoa 8-9 urte izaten da baina ponian bueltatxo bat emateko adinak ez du garrantzirik.

Fotos

Vídeos