Ekintza desberdinak aurrera eramango dituzte Iburren hurrengo hilabeteetan

Ekintzak hilabetero. / IBUR

GALILEA ITSASO.

Iraila amaitzeko Cavaletti lehiaketa aurrera eraman zuten Iburren, honetan gaztetxo talde polita elkartu zelarik, eta hurrengo hilabeteetan ere talde ekintza desberdinak aurrera eramateko intentzioa dute zalditegikoek.

Hilabetero ekintza berezi bat antolatzen saiatzen dira Itsasoko Iburrekoak: hilabete honetan Halloween eskea egingo dute, adibidez. Ez da lehenengo aldia antolatzen dutela eta gogo handiz hartzen dute gaztetxoek festa.

Ondoren, azaroan 'Pony Games' direlakoak antolatuko dituzte, eta urtea amaitzeko pintxo-potea egingo dute abenduan.

Hauetaz aparte asteburuetan ibilaldiak aurrera eramaten dira, eta norberaren nahiaren arabera ere irteerak antolatzen dituzte, edo haurrentzako ekintzak.

Badira urte batzuk ere eskola kirola programaren barne daudela, irailaren 1ean hasi eta ekainaren 30a arte zaldien mundua hobeto ezagutzeko aukera eskaintzen dutelarik, bai teorikoki eta baita praktikoki ere, lehenengo hastapenetatik hasi eta ezaguera maila bat dutenekin ere arituz.

Fotos

Vídeos