Ekainean ere Urola Garaia ezagutzeko aitzakia bikainak

Burdintxo. Haurrentzako Burdintxo Egunak eta bestela, museoa eta Burdinola martxan. /  DV
Burdintxo. Haurrentzako Burdintxo Egunak eta bestela, museoa eta Burdinola martxan. / DV

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ALTO UROLA.

Hiru hilabetean behin moldatzen da turismo eskain-tza gure bailaran, udaberrikoari dagokionez azken hilabetean murgildu garelarik dagoeneko. Hilabete honetan zehar museo, erakusketa, ibilbide eta familiei zuzendutakoak eta bestelako tailerrak ere aurrera eramango dira Urola Garaian, uztailan udako egitarauari hasiera ematen zaiolarik.

Urtean zehar mantentzen diren ekintzak finko ditugu bailarako turismo bulegoetako orrietan, baina noiz behinka eta hilabetearen arabera sortzen diren plan desberdinak ere topatzen dira. Lau herrietan dugu turismo bizia eta gustuko ekintzen arabera gure plan pertsonalizatua egiteko aukera eskaintzen da beti.

Herriz herri, Urola Garaiako lau udalerrietan topa ditzazkegun berezitasunak eta eskaintzak aurki-tzen ditugu. Zumarragan Antioko baseliza eta Antio- Antigua Interpretazio zentroa daude, azken honetan informazio bulegoa kokatzen delarik; Urretxun, Aikur Erle Museoa, San Martin de Tours eliza edo Urrelur Mineral eta Fosilen museoa ditugu bisitagarri.

Legazpin aukera zabala da: Ar-tzantzaren Ekomuseoa Erreizabal baserrian, Mirandaolako Burdinola, Chillida Lantokia, Euskal Burdinaren Museoa (bertan informazio bulegoa kokatzen da), 50. hamarkadako eskola, Ogiaren Txokoa Igaralde Goena baserrian, edo Urola Garaia Zaldiz Ormazarreta zaldi eskolaren esku. Eta azkenik Ezkion, San Migel eliza eta XVI. mendeko eraikuntzak eta Igartubeiti Baserri Museoa daude, azken honetan Handia13 erakusketaz ere gozatzeko aukera dagoelarik.

Etxeko txikiak

Eskaintza honen barne, eta museo eta txoko hauek guztiak bakarka, taldeka edota nahi den moduan bisitatzeko aukera izanik, haur eta beraien familiei zuzendutako plan bereziak aurkitzen ditugu.

Denbora aurrera doan heinean, geroz eta arrakasta gehiago dute familia planek eta denboraldiaren arabera, hauetako batzuk aldatuz doaz urtean zehar eskaintza desberdina eta erakargarria izanik. Ekainari dagokionez Burdintxo Egunak ditugu Mirandaolako Burdinolan (Legazpi), hauetan era jostagarri batean olagizonen lana eta burdinolen garrantziaz Euskal Herrian ohartzen direlarik txikiak; igandero ere Mirandaolako burdinola martxan dago. Bestetik, Brinkola auzora gerturatuz gero Errotari Egunak ditugu Igaralde Goena baserrian (Legazpi), ogiaren prozesua, errota martxan eta norberak bere ogia egiteko aukera duelarik. Azkenik, Ormazarreta zalditegikoek ere familiei zuzendutako ekintzak antolatzen dituzte maiz «Kuadra eskola»-n.

Herria aldatuz Ezkiora gerturatzen gara, hilabeteko bi larunbatetan haur eta familiei zuzendutako tailer bereziak aurrera eramaten direlarik Igartubeiti Baserri Museoan; edota familiek Martintxoren laguntzaz egin dezaketen bisita ere badago, baserriko txokoak ezagutu eta miatuz.

Ekintza batzuetarako taldeak murriztuak dira, eta egunak ere zehatzak, beraz, informazio gehiago jasotzeko, prezioak, ordutegiak, edota izena emateko Urola Garaiako Turismo Bulegoetara jo: Antio- Antiguako Bulegoa (Zumarraga) 943 72 20 42 eta Mirandaola Bulegoa (Legazpi) 943 73 04 28.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos