Borrar
Txangoa. Ostegunean 28 lagunek egun pasa bikaina igarotzeko aukeraz gozatu zuten Pasaian. MIREN ITURRALDE
Egun pasa bikaina izan zuten Pasaian

Egun pasa bikaina izan zuten Pasaian

GALILEA

EZKIO.

Sábado, 30 de septiembre 2017, 00:24

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ostegunean goizeko 9:30etan atera ziren Ezkiotik Pasaiarutz egun pasa 28 lagun. San Pedrora iritsi eta paseotxo bat emanez zeharkatu zuten portua, Muguruza tabernan indar berritzeko hamaiketako eder bat egin zutelarik. Ondoren, Albaola Itsas kultur Faktorira urbildu ziren: «Ion Maya bertsolariaren gidaritzapean museoa ikusi genuen (era atseginean eta soladaldi ederrak eginez), atseginez entzun genuen gure herria egunero aipatzen zela museoan...», diote. San Pedrotik Donibanera txalupaz pasa eta bazkari eder bat egin zuten Ontziola jatetxean, bazkalostean plan berriak lotuz.

Egunari bukaera emateko paseotxoa eta azken tragotsoa egitera joan ziren. «Arrate gure autobus gidari finak hitzordua jarritako lekura hurbildu ginen etxerantzera itzultzeko asmotan».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios