Egun pasa bikaina Bizkaiako kostan

Urdaibai. Bird Center-era bisita gidatua oso atsegina izan zela aitortzen dute parte hartzaileek. / AITZIBER ETXEZARRETA
Urdaibai. Bird Center-era bisita gidatua oso atsegina izan zela aitortzen dute parte hartzaileek. / AITZIBER ETXEZARRETA

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Urtero elkartzen dira Ezkioko adin desberdinetako herritarrak eta Euskal Herriko puntu bat aukeratzen dute hau hobeto ezagutzeko asmoz. Aurtengo egun pasa Bizkaiako kostaldean igaro dute, eguraldi ederra eta leku zoragarriak lagunartean ezagutuz.

Larunbatean goizeko lehengo orduan herritik irten eta Urdaibaiko padurak, Bird Center-era bisita eta Bermeotik abiatuta, itsasontzi ibilaldi bikaina egin zuten, Matxitxakoko lurmuturra, Akatz haitza eta Gaztelugatxeko bistetaz gozatuz. «Aurten 48 bizilagun elkartu gara eta bai bisitak eta baita itsasontzi ibilaldian ere oso gustura ibili gara txiki eta haundi», azaltzen dute parte hartzaileek. «Irteerak oso harrera ona izan du».

Fotos

Vídeos