Durangoko Azoka eta Bilboko Euskal Museora bisitak

Azoka. Aurreko urtean ere Durangora bisitan. /  YARTU
Azoka. Aurreko urtean ere Durangora bisitan. / YARTU

GALILEA EZKIO.

Ezkioko Udalaren eta Yartu Kultura elkartearen eskutik Durangoko Azoka bisitatzeko plana antolatu da aurten ere. Izena emateko epea zabalik dago eta larunbata izango da azken eguna. Ibilaldi hau abenduaren 8an, ostirala, egingo da. Goizean zehar Durangoko Liburu eta Artisua azoka bisitatzeko aukera izango dute herritarrek, eta bazkaldu ondoren, Bilboko Euskal Muesoa ezagutzera gerturatuko dira hiriburura.

Egitaraua

Goizeko 9:00etan elkartuko dira herritarrak Santa Luzian, udaletxe parean eta Durangoko bidea hartuko dute; 10:30ak inguru egongo dira Durangon eta goiz osoan zehar bertako liburu eta artisau azokak bisitatuko dituzte. Arratsaldeko 13:00etan Durangotik irten eta Derion egingo dute bazkaria, Txoko ona jatetxean. Menua itxita dago eta honetan 14 euroen truke espagetiak karbonara saltsaz, oilasko errea eta patata frijituak eta flana egongo dira; edariak prezioan barne.

Bazkaldu ondoren eta eguna borobiltzeko, Bilboko euskal Museora joango dira parte hartzaileak, ordubeteko bisita gidatua egingo dutelarik. Arratsaldeko 18:30ak inguru autobusera igo eta etxerako bidea hartuko dute.

Egun honetako ekintzetan parte hartzeko aurretik izena eman beharko da, autobuseko lekua mugatua baita. Honetarako udaletxera deitu 943 72 13 03 telefonora, larunbata baino lehen. Bidaia eta Museora bisita 15 euro, bazkaria aparte (14 euro). Adin txikikoak musutruk.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos