Durangoko Azoka eta Bilboko Euskal Museoa bisitatzeko txangoa

Txangoa. Aurreko urtean berrogei bat lagunek parte hartu zuten txangoan. /  YARTU
Txangoa. Aurreko urtean berrogei bat lagunek parte hartu zuten txangoan. / YARTU

Abenduaren 8an izango da bidaia, eta parte hartzeko hilaren 25a baino lehen eman beharko da izena

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Urteroko hitzordua dute ezkiotarrek abenduan, aspaldi egiten dena eta oraingoan ere aurrera eramateko intentzioarekin datorrena. Durangoko liburu eta artisau azokara bisita egiteko aukera zabaltzen zaie herritarrei aurten ere, oraingoan eguna borobiltzeko, Bilboko Euskal Museora bisita ere egingo delarik.

Ezkioko Udalaren eta Yartu Kultura elkartearen eskutik dator oraingoan ere plana, urtean zehar antolatzen dituzten bestelako ekin-tza eta txangoren artean, urteko azkenetarikoa izaten dena gehituz. Ibilaldi hau abenduaren 8an, ostirala, egingo da eta izena emateko epea hurrengo azaroaren 25ean (larunbata) amaituko da. Esan bezala, goizean zehar Durangoko Liburu eta Artisua azoka bisitatzeko aukera izango dute herritarrek, eta bazkaldu ondoren, Bilboko Euskal Muesoa ezagutzera gerturatuko dira hiriburura.

Eguneko plana

Goizeko 9:00etan elkartuko dira herritarrak Santa Luzian, udaletxe parean eta Durangoko bidea hartuko dute. Kalkulatzen dutenez goizeko 10:30ak inguru egongo dira Durangon eta goiz osoan zehar bertako liburu eta artisau azokak bisitatzeko aukera izango dute.

Arratsaldeko 13:00etan berriro bilduko dira guztiak, Durangotik irten eta Derion egingo dute bazkaria, Txoko ona jatetxean. Menua itxita dago eta honetan 14 euroen truke espagetiak karbonara saltsaz, oilasko errea eta patata frijituak eta flana; edariak prezioan barne.

Bazkaldu ondoren eta eguna borobiltzeko, Bilboko euskal Museora joango dira parte hartzaileak, ordubeteko bisita gidatua egingo dutelarik. Honen inguruko informazio gehiago museoko wen orrian aurkitu daiteke www.euskal-museoa.es/eu/hasiera. Arratsaldeko 18:30ak inguru autobusera igo eta etxerako bidea hartuko dute.

Egun honetako ekintzetan parte hartzeko aurretik izena eman beharko da, autobuseko lekua mugatua baita. Honetarako udaletxera deitu beharko da 943 72 13 03 telefono zenbakira; hilaren 25a (larunbata) izango da azken eguna. Bidaia eta Museora bisita 15euro prezioa izango dute, bazkaria aparte (esan bezala 14 euro). Adin txikikoak musutruk.

Berrogei lagun inguru elkartu ziren aurreko urteko txangoan eta oraingoan ere herritar ugarik, txiki eta heldu, parte hartzea espero dute antolatzaileek, egun ederra eta plan ezin hobea antolatu delarik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos