Desfibriladoreak erabiltzen ikasteko formakuntza saioa egingo da herri eskolan

Desfibriladorea. Ikasturte honetan Ugle-n kokatutakoa. /  I. IGARTUA
Desfibriladorea. Ikasturte honetan Ugle-n kokatutakoa. / I. IGARTUA

GALILEA EZKIO.

Hilabete honetan, herriko hiru puntu desberdinetan desfibriladoreak kokatuko dira, eta hauek erabiltzen ikasteko formakuntza saioa gaur arratsaldean ospatuko da herri eskolan; hurrengoa hilaren 20an izango da.

Udalak erosi ditu hiru desfibriladoreak, hauek herri eskolan, Ezkioko ostatuan eta Udaletxean kokatuko direlarik; eta erabiltzen ikasteko formakuntza Ganbara Guraso elkarteak antolatu du. Instalatzerakoan, kokatu dituzten puntu zeha-tza jakinaraziko zaie herritarrei.

Hamalau lagun elkartuko dira gaur arratsaldeko 18:00etan herri eskolan bihotz-biriken bizkortze ikastaro hau jasotzeko; Formakunzta EHUko Erizaintza Eskolakoek emango dute. Hurrengo formakuntza saioa hilaren 20an aurrera eramango da. «Gipuzkoako herri eta auzo asko laguntza profesionala eman dezaketen osasun-zerbitzuetatik urrun daude eta oinarrizko Bizi Euskarriko anbulantziek 10-15 minutu behar dituzte heltzeko; herri eta auzo horietan horrelakorik gertatuz gero, bertakoek egin ditzaketen ekintzek asko baldintzatuko dute pertsona horren biziraupena», gogoratzen dute antolatzaileek.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos