Denboraldiaren bigarren zatia hastear Aranbururentzat

Andorra. Denboraldiaren bigarren zatia prestatzen ari da egun hauetan Alex Aranburu. / A.A.
Andorra. Denboraldiaren bigarren zatia prestatzen ari da egun hauetan Alex Aranburu. / A.A.

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Lasterketa gogorretan parte hartu izan du azken asteetan Alex Aranburu ezkiotarrak eta egun hauetan Andorran dugu lanean, denboraldiaren bigarren zatia prestatzeko asmoz.

«Andorra aldetik gaude ekipoko batzuk denboraldiko bigarren zatiko objetiboak prestatzen; altura egiten», azaltzen du Aranburuk. «Hogeitabat egun emango ditugu hemen lanean. Alturaren eraginez entrenamenduak gogorragoak izaten dira oxigeno faltagatik eta etxera bueltatzerakoan nabaritzen dira hemen egindako saioak».

«Alturaz aparte mendate paregabeak dauzkagu hemen. Gure etxe inguruan ere badaude oso mendate politak baina hemengoak luzeagoak eta gogorragoak dira. Aukera handia dago inguru guztietan», kontatzen du. «Pixkanaka bagoaz entrenamenduak gogortzen eta asmoa hilaren 17an (datorren astelehenean) bueltatzea da, etxean astebete egon eta Ordiziko klasikan parte hartzea», dio. Etxeko karrera eta gogoz hartzen duena izaten da Ordiziko Klasika Aranbururentzat, ingurua ezaguna eta lagun artean baitago bertan.

Behin Ordizikoa amaitu eta hurrengo egunean Estatu Batuetara bidaiatuko du, Utahra hain zuzen ere. «Utahko biran parte hartuko dut eta esperientzia berri bat izango da, ez bait naiz inoiz bertan egon», dio.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos