Carlos De Cos eta Alex Murciego txapeldunak

Sarituak. Argazki Lehiaketako X.edizioaren sarituek larunbatean jaso zituzten diplomak Igartubeitiko Interpretazio Zentroan. /  IGARTUBEITI
Sarituak. Argazki Lehiaketako X.edizioaren sarituek larunbatean jaso zituzten diplomak Igartubeitiko Interpretazio Zentroan. / IGARTUBEITI

Argazkien aniztasuna eta Sagardo Astea gaia kontutan izan ditu epaimahaiak sariak emateko garaianX. Sagardo Astea Argazki Lehiaketako sari banaketan bost sarituek jaso dituzte dominak

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Elurtea izan zela eta Sagardo Asteko X. Argazki Lehiaketako sari banaketak atzerapena izan zuen, hau aurreko larunbatean goizean aurrera eramatera pasatu zelarik Igartubeitiko Interpretazio Zentroan, bertan bost sarituek euren dominak jaso zituztelarik.

Aurtengo honetan guztira 24 helduek eta bost gaztetxoek izena eman zuten lehiaketan parte hartzeko Sagardo Astea aurrera eraman zen bitartean, baina argazkiak aurkezteko garaian, hamaika helduek eta bi haurrek bidali zituzten Igartubeitira, epaimahaiak hauen artean saridunak aukeratu dituelarik.

Urretxuko «Argazki» elkarteko kide batek eta Legazpiko «Ikatza» elkarteko beste kide batek osatutako epaimahaiak, argazkien aniztasuna eta Sagardo Astea gaia kontutan izan ditu erabakia hartzeko momentuan eta guztiera bost saritu izan ditu, hiru helduen mailan eta bi gaztetxoen mailan.

Helduen kategoriari dagokionez, argazki bildumarik onena Carlos De Cos-entzat izan da, honek 200 euroko saria et a diploma jaso zituelarik; bigarren bildumarik onena, José Ángel Amuchasteguirena aukeratu zuten, honek 150 euroko saria eta diploma ere jaso zituelarik: eta hirugarrinik eta azkenik, Guillermo Murciegok jaso zuen saria, 120€ eta diplomarekin.

Haurren sari banaketari dagokionez, lehenengo argazki bilduma Alex Murciegorena izan da, honek 75 euroko saria eta diploma jaso zituelarik; eta bigarren saria Ruben Murciegoren argazki bildumarentzat izan da, honek 50 euro eta diploma jaso zituelarik larunbatean.

Sariak banatu ondoren eta taldeko argazkia eginda, Interpretazio zentroko pantaila handian proiektatu zituzten argazkiak, aurten ere erakusketarik ez baita egongo. Hala ere, argazkiak ikusteko aukera eskaintzen da igartubeitiko web orriaren bitarteaz: www.igartubeitibaserria.eus

Ordutegia

Neguarekin batera, Igartubeitiko ordutegia aldatu dela gogoratzen da: asteartetik ostiralera eta igandeak, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 14:00etara, eta larunbatak eta jaiegunak goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00ak bitartean.

Bisita gidatuak 11:00etan euskaraz, 12:30ean gazteleraz; eta arratsaldeko 17:00etan bisitarien arabera hizkuntza batean edo bestean izango dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos