Caja Ruraleko aurkezpenean egongo da gaur Alex Aranburu

Alex Aranburu. Gaur arratsaldean izango da Caja Rural taldearen aurkezpena Iruñean. /  A.A.
Alex Aranburu. Gaur arratsaldean izango da Caja Rural taldearen aurkezpena Iruñean. / A.A.

Iruñean aurkezpena amaitu eta Benidormeko bidea hartuko du txirrindulari gazteak, entrenatzeko asmoz

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Aurreko urtean izandako lesioaren ondorioz egin zioten ebakuntzatik guztiz errekuperatuta dago Alex Aranburu txirrindulari ezkiotarra, denboraldi berria hasteko prest eta gogo biziekin gainera. Debuta eta lehenengo lasterketak zeintzuk diren zehaztu dizkiote dagoeneko eta gaur bertan arratsaldean Iruñean aurrera eramango den Caja Rural taldeko aurkezpenean izango dugu.

Beste taldekideekin batera, astelehenetik dago Aranburu Iruñeko Bed4you hotelean. «Hemen gaude lizentzia ateratzeko behar diren proba guztiak aurrera eramaten: esfor-tzu proba, analitika, tac-a... Froga desberdinak egiten eta aldi berean entrenatzen ere bagaude», azaltzen du Alex Aranburuk.

Urtero bezala, honetan ere Caja Rural txirrindulari taldearen aurkezpena ospatuko da Nafarroako hiriburuan, hau gaur arratsaldeko 19:00etan hasi eta 20:00ak bitartean aurrera eramango delarik Iruñeako Kongresu Jauregian hain zuzen ere. Aurkezpenean «jendeari aurtengo arropa, materiala, bizikletak... erakusten zaizkio eta nola ez taldeko kide berriak ezagutaraztera ematen dira, aurretik daudenen aurkezpena ere eginez. Profesionalez gain taldeko afizionatuak eta maila txikiagokoak ere izango dira bertan», azaltzen du Ezkioko txirrindulariak.

Denboraldia

Astelehenean hasi zen topaketa Iruñean eta gaurko aurkezpena amaitu arte egongo dira hiriburuan. Ondoren, Benidormera bidaiatuko dute, bertan talde guztia entrenamendu desberdinak aurrera eramango dituelarik. Benidormen hilaren 23ra arte egongo dira, egun honetan taldeko kontzentrazioari amaiera emanez. «Hilaren 23an Benidorm utzi eta zuzenean Mallorcara joango naiz taldeko beste batzurekin batera, han 25ean hasten den Challange moduko karrera edukiko baitugu. Lau etapako karrera izaten da baina momentuz ez dakit zeinetan parte hartuko dudan, dena den argi dagoena da nere aurtengo debuta Mallorcan izango dela», dio gazteak.

Mallorca eta gero Valenziako Itzulian parte hartuko du Aranburuk eta handik Oman-eko itzulian. «Oraingo honetan kanpora noa. Eta hau da orain arte dakidan egutegia eta dena behar bezala badoa, tokatuko zaidana», dio.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos