Bihotz-biriken bizkortze ikastaroaren bigarren zatia

Ikastaroa. Lehen zatia aurreko asteartean izan zen. / GALILEA
Ikastaroa. Lehen zatia aurreko asteartean izan zen. / GALILEA

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Udalak erosi dituen desfibriladoreak direla, Ganbara Guraso elkartetik bihotz-biriken bizkortze ikastaro bat antolatzea pentsatu zuten, hau bi egunetakoa izanik: lehenengoa aurreko asteartean aurrera eraman zen eta bigarren zatia asteartean 18:00etan izango da.

Hamabost lagun inguru parte hartzen ari dira EHUko erizaintza eskolakoek aurrera eramaten ari diren ikastaro honetan. Istripu baten aurrean eman beharreko lehen pausoak, kasu praktikoak... Eta hilaren 20an, asteartean, bihotz-biriken bizkortzea egiten ikasiko dute, besteen artean, formakuntzarekin amaituz.

Kokapena

Desfibriladoreak herriko hiru puntuetan jarriko dira: herri eskolan, Ezkioko ostatuan eta udaletxean; puntu zehatzak jakinaraziko dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos