Bertso afaria izango da gaur eta asteartean San Isidro eguna

I. A. ASTEASU.

Gaur, iluntzean izango da, 21:00etatik aurrera, Sarasola sagardotegian. Afaldu ostean, Haritz Mujika, Sebastian Lizaso eta Unai Mendizabal bertsolariak izango dira bertan kantari eta Lidia eta Itzeder trikitilariak ere bertan izango dira.

Eta, hilak 15, asteartea, San Isidro eguna 'Baserritaren Eguna' ospatuko da herrian. Egitaraua hau izango da: Goizeko 11:00etan: Meza 13:00etan: Erakustaldia probalekuan: Aitor Matxainen idi parea (1.200 kiloko harriarekin) eta Itxaso Arrutiren, idi parea (1.200 kiloko harriarekin) 20 minutuko saioak. 14:00etan: Bazkaria Sarasola Sagardotegian. Bertsolariak Jexux Mari Irazu eta Julio Soto izango dira. Ondoren, Estanga Trikitilariekin erromeria.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos