Bertatik Bertara azaltzeko animazio bideo bat sortu dute

Proiektuaren helburuak eta aurrera eramaten diren ekimenak azaltzen ditu bideo berri honek

M. GALILEA ALTO UROLA.

Ekintza desberdinak aurrera eramaten dira Bertatik Bertara proiektuaren inguruan, orain dela gutxi lehiaketak eta zozketak izan genituelarik Urola Garaian. Orain, animazio bideo berri batekin datoz, proiektu honen helburuak eta gorabehera guztiak azaltzeko sortua izan dena.

Bertatik Bertara proiektua zer den eta zein helburu dituen azaltzeko asmoarekin, animaziozko bideoa osatu dute. «Orain arte egindako bideoetatik apur bat ezberdindu, eta egitasmoa modu atsegin eta erakargarrian aurkeztea da helburua», azaltzen dute Bertatik Bertarako kideek.

«Bideoa egiterakoan, kontuan izan ditugu egitasmoan parte har-tzen duten eragile ezberdinen ekarpenak, eta denen ideiekin osatu dugu», diote.

Animazio bideo honetan gure herrietako mendiak eta baserriak irudikatu dituzte, eta baita gaur egungo kontsumo sistemak eragiten duen kutsadura eta baserrien gainbehera ere. «Eta egoera horren aurrean, Bertatik Bertarak dituen erronkak eta aurrera eramaten dituen ekimenak aipatu dira, modu oso bisualean», azaltzen dute Komunikazio sailetik.

Youtube, Whatsapp eta sare sozialen bidez banatu izan dute orain arte bideoa Bertatik Bertara proiektua ahalik eta gehien jendeari zabaltzeko asmoz. Hau ikusteko helbidea ondorengoa da: https://youtu.be/LamgdDUhk4g

Fotos

Vídeos