Begirale titulua lortzeko ikastaroan azken lekuak

Begiraleak. Gaztetxoentzako ekintzak prestatzen. /  GALILEA
Begiraleak. Gaztetxoentzako ekintzak prestatzen. / GALILEA

MIRYAM GALILEA ALTO UROLA.

Urte batzuk dira Legazpiko Udaleko Gazteria zerbi-tzuak aisialdiko begirale tituluak lortzeko ikastaroak antolatzen dituela eta aurten ere horrela egin du, honetan plaza batzuk libre geratu direlarik, azken hauek eskuratzeko aukera bailarako gazteei zabalduz. Ikastaro honekin Eusko Jaurlaritzako titulua eskuratzeko aukera izango dute parte hartzaileek.

Ikastaroa hilaren 17an, ostirala hasiko da, beraz interesa duten gazteek lehenbailehen eman beharko dute izena gazteria@legazpi.eus helbidera idatziz. Maiatzera bitarteko 14 ostiral eta 14 larunbatetan aurrera eramango da ikastaroa; ostiraletan 17:30etik 20:30era eta larunbatetan 9:00etatik 15:00etara. Gabonetan bi egun eta martxoko asteburu bat aterpe batean. Informazio gehiago www.legazpi.eus.

Fotos

Vídeos