Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Erakusketa. 'Aintzindariak' erakusketa egun hauetan. ITSASO
Bazkari berezia eta 'Aitzindariak' erakusketa emakumeon egunean

Bazkari berezia eta 'Aitzindariak' erakusketa emakumeon egunean

'Aitzindariak' erakusketa zabalduko da bihar, martxoan zehar bisita gidatuak eta bideo emanaldiak ere eskainiz30 emakume inguru elkartuko dira ostatuan bazkariaz gozatzeko

MIRYAM GALILEA

ITSASO.

Miércoles, 7 de marzo 2018, 00:10

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Hogeita bost emakume izan genituen aurreko urtean Itsasoko ostatuan beraien eguna ospatzen eta aurten ere bertan elkartuko dira, herriko emakume gazteak eta ez hain gazteak, bazkari bereziaz gozatzeko; honetaz gain, erakusketa bat bisitatzeko aukera ere izango dute.

Bihar, martxoaren 8an Emakume Langilearen Nazioarteko eguna ospatzen dela eta, ekintza desberdinak antolatu dituzte Itsason, Udalak sustatuta, hauek herriko ostatuan bilduz.

Alde batetik, ohitura bilakatu den bazkaria izango dute emakumeek herriko ostatuan, honetan hogeita hamar lagun inguruk parte hartuko dutelarik. Giro ederra egoten da beti eta Manu Hernández ostatuko sukaldariak menu berezia prestatzen du ospakizun honetarako, plater bat baino gehiagorekin emakumeak harrituta utziz.

Erakusketa

Bazkaria ez da izango egun honetan aurrera eramango den ekintza bakarra, mahaietan eseri baino lehen 'Aitzindariak' erakusketa zabaldu eta bisita gidatuz gozatzeko aukera egongo delarik. «Antzindariak izeneko erakusketa, historian zehar izan ditugun hainbat emakume zientzilari, matematekari eta asmatzaileen erakusleiho izan nahi du», azaltzen dute antolatzaileek. Erakusketaz gain, bisita gidatua eta bideo emanaldia ere antolatu dira, Ostatuko sarreran eta jangelako atzeko aldean. Hau bisitatzeko ordutegia ondorengoa izango da: hilak 8, 13:00etatik 14:00etara egongo da bisita gidatua, honekin erakusketa inauguratuz, eta hurrengoa hilaren 18an izango da ordu berean. Hilaren 10ean bideo emanaldia egongo da 19:00etatik 20:00etara. 'Aitzindariak' erakusketa hurrengo egunetan irekita egongo da: bihar, etzi eta larunbatean 17:00etatik 18:30etara; hilaren 11n goizeko 12:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 18:30etara; eta martxoaren 13tik 18ra bitartean, 17:00etatik 18:30era.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios