Borrar
Erretaula. Hitzaldia, oraindik obratan zegoela. DV
San Bartolome elizako erretaulari buruzko hitzaldia asteartean Koldo Mitxelenan

San Bartolome elizako erretaulari buruzko hitzaldia asteartean Koldo Mitxelenan

Autobusean joateko izena emateko azken eguna gaur izango da

DV

ITSASO.

Viernes, 11 de mayo 2018, 00:23

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Lan handia egin da Itsasoko San Bartolome parrokiako erretaularen berrikuntzan eta asteartean (hilak 15), erretaulari buruz egindako ikerketa lana aurkeztuko dute Donostiako Koldo Mitxelenan, bertara joateko autobus zerbitzua jarriko delarik.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Sailetik, gure elizako Erretaulari buruzko ikerketa lana (Etxeberria Goñi Artean doktoreak egina), maiatzean zehar Donostiako Koldo Mitxelena Aretoan antolatu dituzten hitzaldien artean txertatu dute. Honek Erretaularen egileak izen ziren Juan de Lizarazu eta Tomas de Oñateren balio artistikoa aitortzea dakar eta dagokion oihartzuna eskaintzea. Hitzaldia maiatzaren 15ean, asteartea, arratsaldeko 19:00etan izango da eta aukera honen aurrean, Itsasoko Udalak autobusa jarriko du herritarrek erraztasuna izan dezaten.

San Isidro eguna denez (eta batzuk Itsason eta Alegian bazkariak), 17:30etan Itsason eta Alegian 17:40etan izango da autobusa. Hitzaldia 19:00etatik 20:30era ospatuko da, eta amaitutakoan autobusa zai egongo da bueltatzeko.

Hitzaldia ikustera autobusean joan nahi dutenek udaletxean (943 477 790) eman beharko dute izena, azken eguna gaur izanik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios