San Bartolome eguna gaur eta herri afari jendetsua bihar

Giro bikaina bizi izan zen atzo Zegaman.
Giro bikaina bizi izan zen atzo Zegaman. / ARGAZKIAK E.A.

Eusko Label produktuekin egindako afarian 660 pertsonek hartuko dute parte

EDURNE ALBIZU ZEGAMA.

Herriko alkateak 12:00etan suziria bota ondoren, eman zitzaien jaiei hasiera. Plana, Beti Bogan txarangarekin herriko mozorrotutako taldeak bildu ziren eta eguerdi artean kaleak alaitu zituzten beraien soinu eta dantzekin.

Hala ere txupina bota aurretik herriko gaztxoenen arteko txirrindu probak egin ziren eta aurten, Apeaderora Igoeran 25 urtez jarraian parte hartu duen Jesus Zabaleta herritarrari oroigarri bat eman zion Udalak, bere partehartzea eskertuz.

Arratsaldeko herritarren arteko bolo lehiaketan jende askok parte hartu zuen bai haur eta bai helduen mailan ere. Gazteetan, Adrian Osakek eraman zuen garaikurra eta helduen arteko lehian, emakumeetan Leire Ugartemendiak irabazi zuen eta gizonezkoetan Ibai Arrizabalagak. Azkenik herritarren arteko futbito txapelketa Ipurbeltz eta Haizea taldeen artean jokatu zen eta Ipurbeltz taldeak irabai zuen txapelketa.

Gaur eta biharko egitarauak

Gaur San Bartolome eguna dela eta, San Bartolome Ermitatik San Bartolome santuaren irudia gaurko egunez ekartzen da San Martin parrokira. Horretarako herriko txistulari, dantzari, herriko agintari eta herritarren prozesioa egiten da 11:00etan, urtean hildako herritarren aldeko meza bertan eman ondoren.

12:30ean agintarien sokadantza, Tobera Musika Eskolako dantzarien dantza saioa eta 2016ko San Bartolome Egunetik gaur arte jaio diren herritarrei ongi-etorria egiten zaie herriko plazan. Arratsalean, federatuen pilota partidak, buruhandi eta erraldoiak eta XII. gazte afaria izango ditugu, eta azkenik Ohian Vegarekin dantzaldia.

Bihar San Bartolome bigarrena eta umeen egun ospatuko da. Haurrentzat 11:00tan jokuak izango dira Jabier Otaegi Kultur Etxeko plazan. Eguerdian herriko elkarteen arteko paella lehiaketako sari banaketa eta paella dastaketa izango da eskolako patioan eta 13:30ean eta 18:00etan Angel Mari Peñagarikano, Andoni Egaña eta Iñaki Muruaren eskutik bertso saioak izango dira.

15:00etan plater-tiroa Otzarteko bentan. 19:30ean buruhandi eta erraldoiak gaztetxoenentzat. Azkenik, herri afaria izango da bertan Eusko Labeleko produktuekin hornitutako herri afaria izango da, entsalada eta lumagorri oilaskoa hain zuzen ere eta eta Sant Sadurni d'Anoiako kabarekin lagunduta. Atzoko datuen arabera 660 pertsonek hartu dute tikea afarian parte hartzeko. Eguna ongi bukatzeko, Joselu Anaiak taldea zuzenean plazan.

Temas

Jaiak

Fotos

Vídeos