Barnealdeko altxorrak geroz eta gehiago ezagutzen dira

Intur. Gipuzkoako Foru Aldundiaren standean egon da gure bailara. /  TURISMOA
Intur. Gipuzkoako Foru Aldundiaren standean egon da gure bailara. / TURISMOA

Bisitariek gastronomia, senderismoa, natura edo ondareari buruzko galderak egiten dituzte orokorrean

MIRYAM GALILEA ALTO UROLA.

Urola Garaia Eskualdea eta bertan dugun turismo eskaintza zabala Intur azokan izan zen aurreko astean (Valladoliden), azaroaren 23tik 26ra bitartean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren standean, barnealdeko eskualde guztiekin bat.

XXI. edizio honetan barnealdeko turismoa izan da berriro protagonista jasangarritasunarekin bat, 750 enpresa baino gehiagok, 1200 standek eta ekintza ugarik lau egunetan zehar aurrera eraman den programa osatu dutelarik.

«Lehenengo bi egunak turismo sektoreko profesionalei egon da zuzenduta azoka eta galdera eskaerak batez ere gure eskualdearen inguruan Inaziotar Lurraldea eta Inaziotar bidearekin lotutakoak izan direlarik. Honetaz gain, asteburuko bisitariek informazio orokorra, gastronomia, senderismoa eta natura, kultura-erlijio ondarea eta sagardotegiei buruz galdetu dute», azaltzen du Turismo Arloko Koordinazio eta Dinamizazio Arduraduna den Edurne Etxeberriak.

Aurtengoan 44.500 bisitari baino gehiago hurbildu dira Valladolideko aretora eta edizio honetako balorazioa oso positiboa izan dela dio Etxeberriak: «azpimarratu behar dugu, gure barnealdeko altxorrak geroz eta gehiago ezagutzen direla, jendeak baliabide zehatz batzuei buruzko galderak egiten dituelarik», azpimarratzen du.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos