Bailarako mikroenpresa eta autonomoentzako aholkularitza teknologikoa

Formazioa. Uggasak antolatutako ikastaro batean lanean. /  UGGASA
Formazioa. Uggasak antolatutako ikastaro batean lanean. / UGGASA

Tailerra hilaren 23an izango da, goizean; izen-ematea zabalik dago

GALILEA ALTO UROLA.

Sustapen Digitalerako aholkularitza tailerra antolatu du Uggasak, SPRIrekin elkarlanean, hau azaroaren 23tik aurrera eramango delarik eta izena emateko epea zabalik dago dagoeneko.

Datorren azaroaren 23an, goizeko 10:00etatik 14:00etara mikroempresen Sustapen Digitalerako ahol-kularitza tailerra aurrera eramango da gure bailaran. «Bertan, enpresa Interneten ezagutzera modu eraginkor eta seguruan nola eman argituko da enpresara egokitutako doako aholkularitza teknolgokioaren bidez», azaltzen dute Uggasatik.

Ikastaroan mikroenpresa eta autonomoentzako aholkularitza teknologikoa eskainiko da: «Interneten sustapen aktiboa egin eta bezero gehiagorengana iristen; komunikabide sozialetan zure bezeroekin interakzioan jarduten, modu profesionalean eta zure merkatu nitxora zuzenduz; zure bezeroen iradokizunak jasotzen eta noraino dauden gogobeteta jakiten, haien eskaerei aurrea hartzeko; zure negozioaren posizionamendu birtualaren bidez salmenta gehiago lortzen; e-marketin bidezko sustapenen bitartez zure bezeroak fidelizatzen; edo dokumentuak hodeian partekatuz denbora eta kostuak aurrezten», zerrendatzen dute. «Zure enpresara egokitutako doako aholkularitza teknologikoaren bidez, zure lehiakortasuna handitu», animatzen dute.

Izena eman

Horrela, ikastaro honetan parte hartzeko interesa duten guztiek, Uggasarekin jarri beharko dira jkontaktuan hilaren 20a (astelehena) baino lehen 943725406 telefono zenbakira deituz edo itelleria@uggasa.eus helbidera idatziz.

Bestetik, doako programa honetan interesa izanez gero EIKT soluzioen gaineko beste aholku ba-tzuk jasotzeko, zuzenean eman dezakezu izena www.spri.eus helbidean.

Fotos

Vídeos