Auzolana egiteko behar den guztia prest

Auzolana. Udaberrikoa aurrera eramango da gaur. / ITSASO
Auzolana. Udaberrikoa aurrera eramango da gaur. / ITSASO

DV ITSASO.

Udaberriko auzolana aurrera eramango da gaur arratsaldeko lehenengo ordutik aurrera Itsason, honetan 45 lagun inguruk parte hartuko dutelarik.

Auzolanean taldeka burutuko diren lanak hauek izango dira: baserri bideetako seinaleetan Itsasoko logoa jartzea; Itsusturriko baranda margotu eta lorategia prestatzea; zuntz optiko parean dauden adarren kimatzea; Atinzabal pareko herri bidea txukuntzea eta hesitzea; Sakristia azpiko lokala garbitzea; eta kanpandorreko lehiatilak eta armairua zaharberritzea. Ondoren, afaria egingo dute ostatuan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos