Aurtengo ehiza denboraldia bihar hasten da Ezkion eta Itsason

Andamioak. Geroz eta postu gutxiago kokatuta daude andamioetan. / GALILEA

Lehenengo zozketak gaur arratsaldean izango dira, Santa Lutziko Anduaga elkartean

MIRYAM GALILEA EZKI.

Urtero bezala oraingoan ere ehizatzeko aukera izango dute ehiza zaleek Ezkio eta Itsasoko lurretan, lehenengo zozketak gaur aurrera eramango direlarik, aurtengoan ere hirurogei postu baino gehiagoetan egoteko aukera izanik.

Aurreko hilabete osoan lanean aritu dira Oreiña elkartekoak, ehiza postuak, bideak, aparkalekuak, eta behar diren guztiak garbitzen eta txukuntzen denboraldia hasterakoan dena prest egoteko. Aurreko urtetan bezala oraingoan ere 61 ehiza postu zozketatuko dira bi udalerriko lurretan: Atxurza, Mandubia... Sei-zazpi bat postu andamioetan kokatuta daude eta beste guztiak lurrean: «segurtasun aldetik lurrean egiten saiatzen gara eta hor kokatuta ditugu gehienak. Postuak oso ondo daude», azaltzen dute Oreiña elkartetik.

Esan bezala, denboraldia gaur hasten da eta bihartik aurrera ehizatzeko aukera egongo da bi herrietan (Ezkion eta Itsason), azaroaren erdialdera arte. «Ilusio handiarekin gaude eta hasteko gogo biziz. Ea denboraldi polita izanten dugun aurten», Oreiña elkartetik.

Zozketak

Gaur arratsaldean hasi eta egunero, larunbatetan ez ezik, zozketak aurrera eramango dira Ezkioko Santa Lutzi auzoko Anduaga elkartean.

Arratsaldeko 20:00etan elkartu eta izena eman ondoren, 20:30ean hasiko da gaurko zozketa. Gogoratzen da ostiraletan, larunbata eta igandeko postuak zozketatzen direla, beraz, larunbatetan ez da zozketarik aurrera eramango. Urtero bezala zozketa hauetan parte hartzeko arma-lizentzia eta federatuta egotea beharrezkoak izango dira.

Fotos

Vídeos