Asteburu ekologiko bizia eta emankorra

Bazkaria. Ia berrehun lagun elkartu ziren igandeko bazkarian. / ARGAZKIAK PILARE MUXIKA
Bazkaria. Ia berrehun lagun elkartu ziren igandeko bazkarian. / ARGAZKIAK PILARE MUXIKA

MIRYAM GALILEA ITSASO.

Asteburu interesgarria bizi izan dute Itsasoko bizilagunek, Biolur nekazaritza ekologikoaren jaiaren ospakizunarekin bat eginez, bi egunetan zehar ekintzaz jositako egitaraua aurrera eraman dutelarik.

Larunbat arratsaldean hartu zuten herritarrek martxa, bertako lau baserriei bisita gidatuak egiteko aukera zabaldu zelarik: Mandubi-Zahar, Goiti, Urkulegi eta Hariztizabal hain zuzen. Azken honetan gaztetxoek ogia eta pastak egiteko aukera izan zuten; eta amaitzeko, Goiekoharagia dokumentalaren emanaldia izan zen Ostatuko jangelan, herri produktuekin egindako pintxo-potearekin batera. Gainera, gaztetxoek herriko produktuak saltzeko aukera izan zuten.

Baina larunbatekoa gosegarria izan genuen soilik, ekintza potoloak igandean aurrera eraman zirelarik Biolur jaiaren ospakizunarekin batera: baserrietara bisitak, tailerrak, jokuak, eta produktu ekologikoen dastaketa gidatuak izan ziren plazan. «Biolur-eko produktoreekin harremana estutzeko aukera izan dugu ere», Pilare Muxikak.

Eta bazkari herrikoian, 185 lagunek dastatu zuten paella ekologikoa. Eguna behar bezala amaitzeko, dantzan amaitu zuten.

Fotos

Vídeos