Asteartean izango da silo bolak egiteko erabiltzen diren plastikoen bilketa

Silo bolak. Hauek egiteko plastikoaren bilketa asteartean. /  GALILEA
Silo bolak. Hauek egiteko plastikoaren bilketa asteartean. / GALILEA

Plastikoak eta zakuak bezperan utzi beharko dira bilketarako adostutako tokian

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Goimen Elkarteak Ezkio herrian sortzen diren silo bolak egiteko plastikoen bilketa egiten du hilabetero eta abendukoa hurrengo asteartean izango da.

Urtero egiten den bezala, udan atsedenaldia egin ondoren, irailan hasi zen berriro plastiko hauen bilketaren zerbitzua. Jakina denez bilketa hilean behin egiten da, hirugarren astean, eta abenduari dagokionez hurrengo asteartea, hilak 19, izango da aukeratutako eguna.

Silo bolak egiteko erabiltzen diren plastikoak eta hauekin batera mineralen zakuak ere uzteko, Udalak aurrez itxitura bat egingo du bilketa puntuan, Ezkiori dagokionez errepide bazterrean autobus geltoki aldamenean (Uribar parean) kokatuko delarik. Bai plastikoak eta baita zakuak ere bezperan (hurrengo astelehenean) atera beharko dira, eta ez beste edozein egunetan.

Gogoratzen da birziklatzeko arazoak ematen dituztenez, plastikozkoak ez diren sokak eta plastikozko bidoiak ez direla atera behar. Bestalde, mineralen zakuak atera ahalko dira, denak zaku batean sartu eta muturra sokatxo batez itxita.

Argitasun gehiagorako, Goimeneko 943 16 12 44 zenbakira deitu edo herriko udaletxera bertara 943 72 13 03 telefonora.

Traste zaharrak

Traste zaharren jasotzea Sasieta Mankomunitatearen esku dago, bilketa hau hilabetean behin aurrera eramaten delarik herrian. Abenduari dagokionez hilaren 28an jasoko dira trasteak, hauek zabor guneetan utzi beharko direlarik, aurretik Sasietara abisatuz bila joan daitezen.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos