Artilea kardatuz haria egin dute Igartubeiti baserrian

Haria. Artile garbia kardatu eta haria egiteko aukera izan zuten haurrek beraiek gurasoekin batera. /  IGARTUBEITI
Haria. Artile garbia kardatu eta haria egiteko aukera izan zuten haurrek beraiek gurasoekin batera. / IGARTUBEITI

Hurrengo tailerra hilaren 25ean arratsaldean izango da, 'Gaztain erre festa' burutuko dutelarik

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Familiei zuzendutako azaroako lehenengo tailerra aurrera eraman izan da asteburuan Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoan, honetan hogeita hamar lagunek inguru parte hartu dutelarik.

Goierri 'Udazkeneko uzta baserritik' ekimenaren barne antolatutako tailerra aurrera eraman zen larunbatean arratsaldean 'Artiletik harira' izenburupean, eta parte har-tzaileek ederki pasatzeko aukera izan zuten bertan, artilea kardatu eta haria eginez.

Doako tailerra izan genuen hau eta bertan guztira 28 parte hartzaile izan ziren, 24 haur eta lau guraso hain zuzen.

Sandra Clivillé artisauaren gidaritzapean bi ordu inguruko tailerra ospatu zuten interpretazio zentruan, haurrek artile garbia kardatu eta haria egiteko aukera izan zutelarik. Ederki pasatu zuten praktikatzen ikasiz.

Gaztainak

Igartubeitin azaroan zehar aurrera eramango den bigarren eta azken tailerra 'Gaztain erre festa' izango da, hau hilaren 25ean arratsaldeko 16:30etik 18:30era antolatu delarik.

Kasu honetan lau eta hamaika urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendua izango da tailerra eta honetan parte hartzeko izena emateko epea zabali dago dagoeneko. Kontutan izan behar da kopurua mugatua dela, beraz interesdunek igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera idatzi edo 943 72 29 78 telefono zenbakira deitu dezakete.

«Mendeetan zehar, euskaldunen dietaren oinarria izan dira gaztainak. Ba al zenekien gaztainondoetatik trikuak erortzen direla eta barruan ezkutatzen direla gaztainak? Igartubeitin ongi etorria emango diogu neguari, gaztainak danbolinean erre eta ondoren dastatuz», azaltzen dute Igartubeititik.

Azkenik, eta negua gainean dela, museoko ordutegia aldatu dela gogoratu nahi dute arduradunek: asteartetik ostiralera eta igandeak, goizeko 10:00etatik 14:00etara, eta larunbatak eta jaiegunak goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00ak bitartean. Bisita gidatuak 11:00etan euskaraz, 12:30ean gazteleraz; eta arratsaldeko 17:00etan bisitarien arabera hizkuntza batean edo bestean izango dira.

Fotos

Vídeos