Argindarraren kontsumoa murrizteko tailer praktikoak gure bailaran

DV ALTO UROLA.

Urola Garaian doako tailer praktikoak aurrera eramaten ari dira, etxeetan, komertzioan edo enpresa txikitan kontsumo energetikoa murrizteko egin beharrekoak ikasi ahal izateko. Orain arte Urretxun eta Zumarragan antolatu dira eta hurrengo egunetan Legazpin eta Urretxun ere hauetan parte har-tzeko aukera izango dugu.

Foru Aldunditik abian jarri dituzten ekintza hauek garapen agentziak dinamizatu eta koordinatzen duen Urola Garaiko Energia Planarekin zuzenean lotua dago. Gipuzkoa Argitu programaren helburua da argindar kontsumoaren murrizketa sustatzea era erraz eta soil batean, Gipuzkoako etxebizitza, komer-tzio eta enpresa txikientzako abian jarritako baliabideen bitartez. Jomuga eraginkortasun energetikoa areagotzea eta zaurgarritasun nahiz pobrezia energetikoaren prebentzioa eta murrizketa lortzea da.

Tailerrak

Legazpin, hilaren 22an aurrera eramango da lehenengo tailerra, Gizarte Zentroan arratsaldeko 14:30ean; Urretxun berriz, hilak 29, Bitartean Merkatari elkartean 14:30ean; eta azkenik, Legazpin ere, ekainaren 4an Kultur Etxean 14:30ean. Tailer hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da izen-ematea egitea: energia@uggasa.eus helbidean edo 943 72 58 29 telefono zenbakira deituz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos