Argazki lehiaketako lanak 12rako aurkeztu behar dira

Lehiaketa. Aurten 28 pertsonek izena eman dute. / GALILEA
Lehiaketa. Aurten 28 pertsonek izena eman dute. / GALILEA

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Sagardo Astearen XVI. edizioa ospatu berri dugu Igartubeiti Baserri Museoan, eta oraindik honen aztarnak ditugu bertan, argazki lehiaketako lanak entregatzeko epea zabalik jarraitzen duelarik.

Aurtengo argazki lehiaketan 28 pertsonek eman dute izena, iaz baino askoz ere gehiago animatuz. Hauek beraien argazkiak azaroaren 12rako bidali beharko dituzte.

Sariak

Aurten ere bi mailatan banatzen dira parte hartzaileak: helduak eta gaztetxoak. Maila bakoitzean hiru sari egongo dira: helduen mailan, argazki bilduma onenak 200 euro jasoko ditu; bigarren onenak 150 euro; eta hirugarrenak 120 euro; haurren mailari dagokionez, argazki bilduma onenak 75 euro jasoko ditu; bigarrenak 50 euro, eta hirugarren bilduma onenak 30 euro jasoko ditu.

Fotos

Vídeos