Areago kontakizunen bigarren argitalpenaren aurkezpena museoan

Sorginak. Sorginen munduari keinu egin diote aurtengoan Igartubeitikoek. /  GALILEA
Sorginak. Sorginen munduari keinu egin diote aurtengoan Igartubeitikoek. / GALILEA

Lehiaketaren hirugarren edizioan saritutako kontakizunak biltzen dituen argitalpena aurkeztuko da eguerdian

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Larunbat honetan, hilak 16an, 'Areago. Istorioak belarrietara kontakizunak' bigarren argitalpen ilustratua aurkeztuko da Igartubeitin, topaketa honetan argitalpenean parte hartu duten idazle, ilustratzaile, epaimahai eta baita antolatzaileen artean ere, elkar ezagutzeko eta elkarren berri izateko aukera egongo delarik.

Argitalpen ilustratu honek Igartubeiti Baserri Museoak eta Zugarramurdiko Sorginen Museoak sustatutako 'Areago. Istorioak belarrietara' euskarazko kontakizun hirugarren deialdian saritutako kontakizunak biltzen ditu. Hirugarren edizio honetan sorginei egin nahi izan diote keinu eta guztira sei kontakizunek parte hartu dute, lehenengo saria Eztizen Agirresaroberen 'Amonaren urrezko orrazia' kontakizunak eraman zuelarik.

Ekitaldia eguerdiko 12:00etan hasiko da Interpretazio Zentroan, honetan argitalpenean parte hartu duten idazleak, ilustratzaileak, epaimahaia eta Igartubeiti baserri museoko eta Zugarramurdiko sorginen museoko ordezkariek partehartuko dutelarik.

Proiektua

Areago, Igartubeiti Baserri Museoko urteko programaren barne, 2011n bere ibilbidea hasten duen ondare berrikuntza proiektua da. Hau, sor-kuntza eremuko lenguai ezberdinen erlazioaren bitartez eta euskarri ezberdinen erabileraren bitartez, ondare baliabideekiko beste harreman mota batzuk esploratzen duen gune gisa sortzen da.

Beste begirada eta narratiben bitartez, baserria eta bere ingurunea berriro bisitatzea ahalbidetzen duten zenbait soinudun ibilaldi abian jarri ditu 2011tik. Horretarako euskal kulturako eragileek parte hartu dute, Maialen Lujanbiok edo Arantxa Iturbek esaterako, gaur egun Areagoren partaide diren kontakizunen sor-tzaileak.

Kontakizun hauek Interpretazio Zentruan eskura dauden mugikorren bitartez entzun daitezke.

Tailerra

Goizeko ekitaldi honekin lotura eginez, larunbatean bertan arratsaldean familiei zuzendutako tailerra izango da Interpretazio zentroan. Arratsaldeko 16:30etik abiatuta bi orduko iraupena izango du honek eta oraingoan Areago kontakizunen hirugarren edizioko irabazlearen ipuin kontaketan parte hartzeko aukera egongo da. Horrela, Eztizen Agirresaroberek idatzitako 'Amonaren urrezko orrazia' kontakizunean oinarritutako saioa eskainiko da oraingo honetan, Ameliren eskutik.

Tailerraren prezioa 3 euroko izango da, Familia Txartelarekin deskontuak egingo direlarik. Honetan parte hartzeko aurretik izena ematea komeni da, honetarako igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera idatzi edo 943 72 29 78 telefono zenbakira deitu.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos