Anbulategi berriko inaugurazioa ostiral goizean egingo da

Medikua. Anbulategi berria Errekabarrena auzoan.
Medikua. Anbulategi berria Errekabarrena auzoan. / GALILEA

GALILEA EZKIO.

Apirilan amaitu ziren anbulategi berriko obrak eta handik geroztik Osakidetzako langileek behar dituzten materialen zerrenda egin eta eraikuntza hornitzea izan da beraien lana, hau aste honetan amaitu eta ostiralean goizean inaugurazioa ospatuko delarik.

Anbulategi berriak hiru gela zabal ditu: erizainaren kontsulta eta sendaketa gela, medikuaren kontsulta, eta odol-ateratze eta gela osagarria. Hauetaz aparte, harrera gunea eta komunak ere daude bertan.

Orain arte izan den bezala, anbulategian medikua eta erzaina izango ditugu, eta hauek hurrengo astelehenetik aurrera Errekabarrena auzoan emango dute zerbitzua.

Fotos

Vídeos