Alex Aranburu: «2018an Espainiako Itzulian lehiatzea gustatuko litzaidake»

Alex Aranburu. Denboraldi-aurrean burubelarri dabil dagoeneko./JOSU URRESTARAZU
Alex Aranburu. Denboraldi-aurrean burubelarri dabil dagoeneko. / JOSU URRESTARAZU

Urrian gertatutako istriputik sendatu eta tinko lanean ari da orain 2018ko denboraldiari gogotsu begira

MIRYAM GALILEA GALILEA.DV@HOTMAIL.COMEZKIO.

Ziklokrosaren maitale eta bere lehen pausoak kirol honetan emanda, urrian Urduña Hiriko ziklo krosean parte hartu zuen Alex Aranburu ezkiotarrak. Lehia ondo zihoan baina amaierarako gutxi falta zela Aranburuk estropezu egin zuen, erori, eta klabikula puskatu zuen, horren ondorio txirrindulari denboraldiko azken lasterketak alde batera utzi behar izanik. Ebakun-tza, errehabilitazioa... eta berriro ere lanean dabil hurrengo denboraldiari gogotsu begira. Istripuaren momentua gogoratu eta azken hilabete hauek nola bizi izan dituen jakin nahi izan dugu.

-Zein izan zen lehenengo pentsamendua istripua gertatzerakoan?

-Gauza asko pasatzen dira burutik, altsatu nintzenean ez nekien hausirik nuenik. Min pixka bat sentitu nuen bizkar aldean eta klabikulan baina eskua pasatu nuenean konturatu nintzen ezurra begira zegoela eta zer edo zer etzegoela bere lekuan. Handik pixkatera hasi zitzaidan mina, beroan etzidan minik ematen baina gero ospitalera bidean gorriak ikusi nituen. Amorrazioa sentitu nuen, denboraldia horrela buka-tzeak pena ematen zidan. Baina bere txarrean ere denboraldi amaieran izan zen eta ez nituen lasterketa askorik galdu.

-Gogorra izan da errehabilitazioa?

-Bueno ez pentsa, operatu bitartean pasatu nuen okerren. Edozein mugimenduk min ematen zidaten baina behin operatu zidatenetik aurrera nahiko ondo joan zen dena. Eroriz geroztik hiru bat egun egon nin-tzen operatzeko zai eta oso luzeak egiten ziren. Errehabilitazioa azkenean etxean egin dut, operatu eta handik pare bat astera hasi nintzen etxean xuabe xuabe ariketa batzuk egiten eta mugimendua errekuperatzen, entrenadoreak bidali zidan tabla baten arabera. Hasieran oso sinpleak ziren baina egunez egun normalidadera bueltatu naiz.

-Nola sentitu zara hilabete hauetan?

-Bizikleta gainean jarri aurretik luze egin zait, errepidera ateratzen hilabete bat luze pasa dut. Ondo deskantsatzeko aprobetxatu dut eta datorren denboraldirako gogo gehiago pilatu. Baita ere mendira oinez eta bestelako gauzak egiteko aprobetxatu dut.

-Urte berria hastear, nola plantea-tzen duzu denboraldia?

-Dagoeneko pretenporadan burubelarri nabil. Aurreko asteetan eguraldi txarra zela eta Calpen Alicante inguruan egon gara taldekide ba-tzuk geure kontura entrenamendu on batzuk egiten. Gauza asko daude hobetzeko baina lanarekin emaitzak iritsiko direla pentsatzen dut. Aurreko urtetik hurrengora beste pauso bate matea gustatuko litzaidake. Kalendario aldetik ez dakit non hasiko dudan denboraldia baina urtarrilaren 11n taldeko presentazioa dugu eta ondoren Benidorrera goaz talde osoa 2-3 aste konzentraziora.

-Zein izango da 2018ko erronka?

-Aurreko urtean urte on bat eta Euskal Herriko Itzulian parte har-tzea izan nuen nire buruarentzat erronka. Nahiko ondo joan zela uste dut eta aurten lehengo urtetik aurrera pauso bat ematea gustatuko litzaidake. Urtea txukun hasi taldeak nigan konfidantza eduki dezan eta Euskal Herriko Itzuliarekin batera Espainiako Itzulian lehia- tzea gustatuko litzaidake. Gaztea naiz baina horrelako bira handi batean parte hartu nahi dut.

-Nola sentitzen zara orain?

-Gogotsu nago. Dena «sobre ruedas» esaten den bezala doa eta denboraldiari hasiera emateko gogoekin nago. Ez da denbora asko falta. Lanean jarraituko dut ahalik eta ondoen joan dadin 2018ko denboraldia.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos