Aleman-Cruz bikotea, azken pilota partiduko garaile

Haurrak. Hasieran bi partidu bakarrik jokatu behar zirenez, eskolako haurrei luzatu zieten deialdia. /  ASIER FERNÁNDEZ
Haurrak. Hasieran bi partidu bakarrik jokatu behar zirenez, eskolako haurrei luzatu zieten deialdia. / ASIER FERNÁNDEZ

Aste honetan jokalari asko ez direnez egongo, jokatu beharreko partiduak apirilaren 13ra pasatuko dituzte

DV EZKIO.

Aurrera doan EzkiON klubak antolatutako pilota txapelketako partidu bakarra jokatu zen aurreko ostiralean, eta aste honetakoak hurrengo apirilaren 13ra aldatu dira, ordurarte jokalariek atseden hartuko dutelarik.

Ostiralean jokatu behar ziren lau partiduetatik bi atzeratu egin zituzten apirilak 13ra, eta beste bietatik bakarra jokatu zen. Azken momentuan joan ezina azaldu zuen Aipuru II eta Iturrioz IIk osatzen duten taldeak, eta partidua galdutzat eman zitzaien, Gaillurralde eta Barandiaran Garaile izendatuz.

Jokatutako partidua Fernandez anaiak , Aleman-Cruzen kontrakoa izan zen (11- 18). Hala ere, eta pilota arratsaldeko protagonista izaten jarraitzeko, haurrei egin zieten deialdia. «Bagenekien bi partidu bakarrik jokatu behar zirela, beraz eskolako umeei pilotan jolastera Ezkiora igotzeko esan genien, eta ordu betez aritu ginen beraiekin txokatxen», azaltzen du EzkiON klubeko Asier Fernándezek.

Bestalde, eta aste hontan pelotari askok oporrak hartzen dituztela kontuan izanda, partiduak atzeratzea eskatu diete antolatzaileei, hauek apirilaren 13ra aldatu dituztelarik. Horrela, egun horretan jokatuko diren partiduak ondorengoak izango dira: Aleman eta Cruz, Agirre eta Agirreren kontra; Fernandez anaiak, Agirre eta Agirreren kontra; Aperri eta Zaldua, Beitia eta Alberdiren kontra; Otegi eta Otegi, Alberdi eta Etxeberriaren kontra; eta Anzizar eta Zufiaurre, Felix Etxeberria eta Iñaki Alberdiren kontra.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos