Alegi auzoko Madalena jaiak asteburu honetan ospatzen dira

Herriko dantzariek aurten ere euren saioa eskainiko dute jaietan. / GALILEA
Herriko dantzariek aurten ere euren saioa eskainiko dute jaietan. / GALILEA

GALILEA ITSASO.

Alegiko auzotarrak prest daude jada eta asteburu honetan euren jaiak ospatuko dituzte, Madalenak, honetarako ostirala eta larunbatean ekintza ugari aurrera eramango direlarik.

Ostiralean arratsaldeko 19:30ean hasiko dira ekintzak, egitarauan falta ezin den Sagardo Festarekin; sagardoen dastaketa eta honekin batera ere pintxoak hartzeko aukera egoten da elkartearen parean. Jarraian, Dantzaki taldearen dantza erakustaldia, eta lehenengo eguna borobiltzeko Afari Herrikoia egongo da, sagardo festari jarraipena emanez eta oilaskoak afalduz. Festa girotzeko Joselu Anaiak izango ditugu aurten ere Madalenatan.

Egun handia

Larunbatean ospatuko da Madalena Eguna, Alegiko jaietako egun handia, eta honetan goizez eta arratsaldez egongo da jai giroa, adin guztientzako ekintzekin.

Eguerdiko 12:00etan meza nagusia izango da auzoko elizan eta hau amaitzear dagoela Ezkio eta Itsasoko abesbatzaren emanaldi laburra ospatuko da. Irtetzerakoan, Goruntz dantza taldeko gazteak egongo dira zai beraien saioa eskaintzeko, hamaiketako ederrarekin goiza itxiz.

Arratsaldean berriz, umeentzako puzgarriak egongo dira 16:30etik aurrera, Cava dastaketa eta Guri5 taldearen emanaldiarekin batera. Gaua aldera, Afari Herrikoia eta Gyn Tonic dastaketa!

Temas

Jaiak

Fotos

Vídeos