Aisialdiko begirale izateko ikastaro berriaren antolatzea

Begiraleak. Ikastaroa iraila eta maiatza artean egingo da. / DV
Begiraleak. Ikastaroa iraila eta maiatza artean egingo da. / DV

Ikastaroaren inguruko informazio guztia jasotzeko bilera gaur da

DV ALTO UROLA.

Legazpiko Udaleko Gazteria zerbitzuak datorren ikasturteari begira, Aisialdiko Begirale Ikastaro berri bat antolatzeko asmoa du, eta honen inguruko azalpen guztiak emateko gaur arratsaldean bilera bat ospatuko da herriko Kultur Etxean.

Hilaren 4tik 13ra bitartean aurre-izen emateak egiteko epea irekiko da eta ikastaroa bideragarria izanez gero, beharrezkoa den parte hartzaile kopuru minimoa lortuz, hilaren 15etik 22ra matrikulazioa martxan jarriko da.

Ikastaroan parte hartzeko 18 urte izan beharko dituzte (2019ko maia-tzaren 24arte 18 urte betetzen dutenek), eta bailarako gazte guztiek eman dezakete izena. Parte hartzaileen kopurua mugatua da eta taldea osatzeko garaian legazpiarrek izango dute lehentasuna.

Ikastaroa euskaraz izango da, irailean hasi eta maiatzara arte.

Bilera

Ikastaroaren inguruko informazio zabala emateko gaur arratsaldeko 19:00etan Legazpiko Kultur etxean egingo da bilera. Honetan, Dekretu berriak dakarren aldaketak azalduko dira eta baita egutegien proposamenak ere.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos