Agur bero bat San Migel festei

Ipuina. Hamabost bat haur elkartu ziren Ezkioko ludotekan ipuin kontalariaren istorioez gozatzeko. / DV
Ipuina. Hamabost bat haur elkartu ziren Ezkioko ludotekan ipuin kontalariaren istorioez gozatzeko. / DV

DV EZKIO.

Musika, kirolak, jolasak, txapelketak, bazkari eta afariak, barrikotea eta taloak... denetarik izan dugu aurtengo San Migeletan, jaiei agur esateko atzo herritarrek egun handia ospatu zutelarik.

Ostiralean arratsaldean hasi eta asteburuan zehar adin guztientzako herritarrei zuzendutako ekintzak aurrera eraman dira Ezkion, egun hauetan ere eguraldia lagun izan dugularik. Astelehenean atseden hartu eta atzo San Migel eguna, jaietako handia, ospatu zuten ezkiotarrek. Goizean meza egon zen herriko parrokian, Ezkio eta Itsasoko abesbatzaren partaidetzarekin; eta amaitzerakoan, guztiak Argindegi ostatura gerturatu ziren luntx goxoaz disfrutatzeko asmoz.

Arratsaldean berriz haurren unea iritsi zen, hiru eta hamar urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako ipuin kontaketa aurrera eraman zelarik ludotekan. Nerea Ariznabarretarekin, 'Mamuak eta beste auzokide batzuk' izenburupean, istorio ugari ezagutu zituzten haurrek.

Eta azkenik, musika ezin zen falta aurtengo San Migel jaiei agur esateko, hau gabe festarik ez baitago. Arratsaldean zehar Maialen Akizu eta Beñat Torres izan ziren Ezkion, bertsoak eta trikitixarekin eguna agurtuz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos